Berriak Osasuna
Eu

Bihotz-biriketako bizkortzea eskolara doa

2017.eko urtarrilak 26
  • Gaur goizean, Iparragirre Ikastolako ehun umeri bi hitzaldi eman zaizkie, emergentzietan izan beharreko  jokabideari buruz oinarrizko ezagutza eduki dezaten. 
  • Proiektua Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeei zuzenduta dago, hau da, 5-6 urteko umeei; eta, hauek dira helburuak: oinarrizko azalpena ematea emergentziaren kontzeptuaz, horrelakoetan zer jokabide eduki behar den jakitea, eta bihotz-biriketako bizkortzeari lotutako oinarrizko maniobrak ezagutzea. 
  • Proiektu honen kokalekua Osakidetzaren 2013-2016ko plan estrategikoa da, eta helburu honi lotuta dago: “Herritarrek beren osasuna zaintzeko orduan daukaten erantzunkidetasuna sustatzea, horretarako beren osasuna ezagutu, prebenitu eta kudeatzea ahalbidetuta”. 
  • 2013ko datuen arabera, EBan % 27k bakarrik zuten 112 zenbakiaren berri, eta Estatuan % 30ek.

  

Bilbao Basurto ESIak programa aitzindari bat sortu zuen duela bi urte: bihotz-biriketako bizkortzearen gaineko ikastaroak bost eta sei urteko umeentzat, Bilbao Basurto ESIko profesional fakultatiboek ikastetxeetan ematen dituztenak.

Gaur goizean, Iparragirre Ikastolako Lehen Hezkuntzako ehun umeri bi hitzaldi eman zaizkie, eta, horien bidez, oinarrizko printzipioak ikasi dituzte emergentzia-kasuetan izan beharreko jokabidearen gainean. Lehen saioa 50 ikaslerekin egin da euskeraz 10:30ean; eta, bigarrena, gainerakoekin gaztelaniaz 11:15ean.

Hitzaldian, hainbat diapositibaren bidez, emergentzia-egoerak erakutsi zaizkie, eta adierazi zaie horrelakoetan nola jokatu behar den. Irakatsi zaie 112 zenbakia nola erabili behar den, horretarako simulazio-dei bat eginda. Horrez gain, txikienei bihotz-biriketako masajea erakutsi zaie animaziozko bideoak baliatuta, teknika horiek ikas ditzaten. Hitzaldiaren azkenean, umeek bihotz-biriketako bizkortzea egin diete etxetik ekarritako panpina bati, abesti baten erritmopean. Hitzaldia erabat interaktiboa da: irudiak erakutsi, eta galderak egiten zaizkie horiei buruz, eurek pentsatu eta erantzuteko. Umeek buru-belarri hartu dute parte, eta guztiz murgildu dira jardueretan.

Bost eta sei urte bitarteko umeei zuzendutako bihotz-biriketako bizkortzearen gaineko hitzaldia aitzindaria da, Bizkaian ez ezik nazioartean ere bai, gai horretaz ia ez baitago literaturarik. Begi bistakoa da teknologiak gero eta hurbilago ditugula, eta gure gizarteko haurrek oso adin goiztiarretan erabiltzen dituztela.

Proiektuaren hartzaileak 5-6 urteko Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeak dira, helburu hauekin: oinarrizko azalpena ematea emergentziaren kontzeptuaz, horrelakoetan zer jokabide eduki behar den jakitea, eta bihotz-biriketako bizkortzeari lotutako oinarrizko maniobrak ezagutzea.

Ikastaroa emateko, ikus-entzunezko sistema erabiltzen da, parte-hartzaileen feed-backarekin betiere, interaktiboagoa izan dadin. Argi eta garbi dago beharrezkoa dela txikienek emergentzia-egoerei antzematen jakitea: horrexegatik sortu zen ideia hau, 5-6 urteko umeei bihotz-biriketako bizkortzearen gaineko ikastaroa ematekoa. Ulertzekoa denez, adin horretan umeek ez dute baldintza fisiko egokirik bihotz-biriketako bizkortzea egiteko; baina, prestakuntza eskaini nahi zaie, emergentzia-egoerak ezagutu ditzaten eta biziraupen-katea aktibatu ahal izan dezaten.

Dagoeneko, 12 ikastetxek hartu dute parte, eta 500 ikasle ingururi eman zaie prestakuntza. Ikastetxe horiek Bizkaikoak izan dira, Bilbokoak batez ere; hauek izan dira, besteak beste: Iparragirre Ikastola, El Pilar, Pureza de María, Viuda de Epalza, Azkorri Ikastetxea… Bestetik, Lantegi Batuak ere interesa erakutsi du proiektu honi buruz, eta 100 langile ingururi eman zaie prestakuntza. Inkestetan islatzen den gogobetetze-maila nahiko altua da.

Nahiz eta gaur egun daturik ez egon umeek emergentzia-egoeretan duten jokabidea baloratzeko, jakin badakigu txikitan irakatsiz gero oinarria jartzen dela handitzen direnean trebetasun horiek hobetzeko.

 

Emergentzietan eduki beharreko trebetasuna eskuratzea

 

Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020ko Osasun Planaren ildo estrategikoetan zehazten denez, “esparru guztietan landu behar da osasunaren kultura, eta osasuna sustatzeari eta prebenitzeari garrantzi berezia eman behar zaio”.

Ildo horretan, proiektu honen kokalekua Osakidetzaren 2013-2016ko plan estrategikoa da, eta helburu honi lotuta dago: “Herritarrek beren osasuna zaintzeko orduan daukaten erantzunkidetasuna sustatzea, horretarako beren osasuna ezagutu, prebenitu eta kudeatzea ahalbidetuta”.

Nazioarteko hainbat erakunde eta elkarte medikok (AHA, ERC) gomendatzen dute oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea derrigorrezko hezkuntzan irakastea, eskola eremu egokia baita herritarrak has daitezen ezagutzen eta ikasten bihotz-biriketako bizkortzeko oinarrizko teknikak.

Gainera, helduen aldean, gazteak irekiagoak dira, gaitasun handiagoa dute bihotz-biriketako bizkortzea egiten ikasteko, interesatuago egoten dira horrelako trebetasunetan, eta, seguruenik, errazago jarriko dira teknika horiek aplikatzen, beharrezkoa izanez gero.

2013ko datuen arabera, EBan % 27k bakarrik zuten 112 zenbakiaren berri, eta Estatuan % 30ek.

Suedian, lekukoek geldialdien % 50 atenditzen dituzte, baina Estatuan % 20 ozta-ozta. Herritarrak prestatuta baleude bihotz-biriketako bizkortzea egiteko, % 30ean ere murriztu litezke bihotz-geldialdien ondoriozko heriotzak.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OSIArabaESI
    2017.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #OsasunPrebentzioa Bihotz-biriketako bizkortzea eskolara doa ➡ https://t.co/d88MKXZGRT @OSIBilbaoBasurt https://t.co/wr

  • @aijesukadi1
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La reanimación cardiopulmonar (RCP) va a la escuela ➡ https://t.co/XgZnrGaq5q cc @OSIBilbaoBasurt https://t.co/jOW2ZL8J

  • @CastroCarracedo
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #OsasunPrebentzioa Bihotz-biriketako bizkortzea eskolara doa ➡ https://t.co/d88MKXZGRT @OSIBilbaoBasurt https://t.co/wr

  • @maribi_salgado
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #OsasunPrebentzioa Bihotz-biriketako bizkortzea eskolara doa ➡ https://t.co/d88MKXZGRT @OSIBilbaoBasurt https://t.co/wr

  • @EMERBASK
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #OsasunPrebentzioa Bihotz-biriketako bizkortzea eskolara doa ➡ https://t.co/d88MKXZGRT @OSIBilbaoBasurt https://t.co/wr

  • @Aitordlt
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La reanimación cardiopulmonar (RCP) va a la escuela ➡ https://t.co/XgZnrGaq5q cc @OSIBilbaoBasurt https://t.co/jOW2ZL8J

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    #OsasunPrebentzioa Bihotz-biriketako bizkortzea eskolara doa ➡ https://t.co/d88MKXZGRT @OSIBilbaoBasurt https://t.co/wrqanbBJbH

  • @OSIBilbaoBasurt
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La reanimación cardiopulmonar (RCP) va a la escuela ➡ https://t.co/XgZnrGaq5q cc @OSIBilbaoBasurt https://t.co/jOW2ZL8J

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    La reanimación cardiopulmonar (RCP) va a la escuela ➡ https://t.co/XgZnrGaq5q cc @OSIBilbaoBasurt https://t.co/jOW2ZL8Jsx