Eu

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék amaitu ditu Epailetzaren munduarekin egitekoak zituen bilerak

2017.eko urtarrilak 27

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék, ostirala, hilaren 27a, amaitu ditu Epailetzaren munduarekin egitekoak zituen bilerak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) Gobernu Salan egindakoa izan da, beraz, azkena. 


EAEANren presidente Juan Luis Ibarra izan da Gobernu Sala osatzen duten kideen bozeramailea, eta, helburuak eta premiak azaldu ondoren, sailburuari eskatu dio harreman jariakorra bidera dezan planteatutako gaietan aurrera egin ahal izateko.


EAEANko Gobernu Salaren eskaera nagusiak honako gaiekin daude erlazionatuta: Justizia informatizatzea; Donostian eta, ondoren, Bilbon Bulego Judizial Berria (BJB) pixkana ezartzeko berehalako erronka; magistratuen prestakuntza; Auzitegi Barruko Bitartekaritza beste arlo batzuetara, besteak beste, arlo Zibilera eta Merkataritza-arlora, zabaltzea; eta Justizia-jauregietan gune batzuk sortzea genero-indarkeriaren biktimei bermatzeko ez direla gune berean biktima-eragilearekin topatuko.


Bestalde, San José sailburuak XI. legealdi honetan bere Sailak garatuko dituen ildo nagusiak azaldu ditu, eta, Epailetzaren eskaerak jaso ondoren, hitzeman du, behin berriro ere, Epailetzaren gobernu-organotik eskatutako harreman jariakor hori bideratzen ahaleginduko dela , bera buru duen Lan eta Justizia Sailaren nortasun-ikurra den eta izango den filosofiaren oinarrian dagoen ideiaren baitan:   elkarrizketa, beti akordioak lortzea helburutzat hartuta.


Bilera honekin Lan eta Justiziako sailburuak amaitutzat eman du abenduaren hasieran, karguaz jabetu zenean, Epailetzako eta Fiskaltzako kide guztiekin elkartzeko hasitako txanda, eta bilera horiei guztiei esker protagonisten ahotik egiaztatu ahal izan du Euskadiko Justiziaren errealitatea.
Datorren asteartean, urtarrilaren 31n, María Jesús San Josék legebiltzar-batzordean azalduko ditu Lan eta Justizia Sailak datozen lau urteotan jarraituko dituen ildo nagusiak. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, concluye las reuniones con el mundo de la Judicatura https://t.co/REry1Klg2F

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, concluye las reuniones con el mundo de la Judica… https://t.co/wgMstiOXNN

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, concluye las reuniones con el mundo de la Judic… https://t.co/wgMstiOXNN

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, concluye las reuniones con el mundo de la Judic… https://t.co/2BOYYiaNv9

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, concluye las reuniones con el mundo de la Judica… https://t.co/2BOYYiaNv9

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Trabajo y Justicia, María Jesús San José, concluye las reuniones con el mundo de la Judicatura ➡ https://t.co/6aBVEmnWSC

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco