Eu

Arriola sailburuak Ekoetxea Urdaibai bisitatu eta bere eginkizunak zabalduko dituela iragarri du, Biosfera Erreserbaren Interpretazioa Zentroa izan dadin

2017.eko urtarrilak 26
  • Zentroaren irekierari eta abiarazteari esker bisitariak erakartzea espero da eta Ekoetxea Urdaibai erreserbaren informazio eta ezagutza gune nagusia bilakatuko da. 
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen dituen Ekoetxea zentroek 94.000 bisitari jaso dituzte 2016. urtean, horietako 25.000 ikasleak zirelarik.  

Ingurumen Heziketaren Nazioarteko Egunaren harira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak Ekoetxea Urdaibai bisitatu du gaur goizean, saileko ingurumen zentroetako bat. Bertan, datozen hilabetetan Biosfera Erreserbaren Interpretazio Zentroa bilakatu dela iragarri du, ingurumen arloko sentsibilizazioa, heziketa eta ikerketa sustatzeko bere eginkizuna osatuko duelarik honela. Arriola sailburuarekin batera Ingurumeneko sailburuorde Elena Moreno eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Aitor Zulueta egon dira ere.  

Ekimen honen bidez, Ingurumen sailak urrats berri bat emango du natura eta bioaniztasunaren hedatzea Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzeko eta biztanleen artean kontzientziazio eta konpromiso handiago bat bultzatzeko bidean.  

Erreserbaren Patronatuko egoitza ere den Madariaga Dorreko beheko solairuan kokatuko da Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Interpretazio Zentroa eta bi gune ezberdin eta 275m2 inguruko azalera izango du. Baliabide naturalen kontserbazioa eta garapen ekonomiko eta sozial jasangarria uztartzeko eta orekatzeko printzipioan oinarrituta eskualdea sustatzeko gauzatu den lan eskerga eta esfortzu handia ezagutaraziko duen erakusketa iraunkor bat hartuko du barne. 

Proiektuak museografia-aplikazio berritzaileak aurreikusten ditu eta bisitariak, zein Urdaibaiko komunitatea, erakusketan garatuko den esperientziaren egiazko egile eta protagonistak bilakatuko ditu. 

Erakusketa eraikitzeko lehiaketa publikoa orain dela zenbait hilabete argitaratu zen eta berriki esleitua izan da. Erreserbaren ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetako aberastasunari buruzko ibilbidea osatuko duten materialak ekoizpen fasean daude egun. Iñaki Arriola sailburuak adierazi duenez, zentroaren irekierari eta abiarazteari esker “bisitariak erakartzea espero da eta Ekoetxea Urdaibai erreserbaren informazio eta ezagutza gune nagusia bilakatuko da. Proiektu hau, erreserbaren inguruko ezagutzan sakontzeaz gain, bioaniztasunaren balioak hedatuko dituzten preskriptore eta enbaxadore ugari lortzeko aukera bat izango da ere". 

Kontratazio publikoari buruzko orrialdean, bestalde, erosketa-irizpide berdeak eta ingurumen aldagaiak hartu izan dira aintzat, erakusketa diseinatzeko, eraikitzeko, instalatzeko eta mantentzeko prozesuek museografia jasangarriaren printzipioak bete ditzaten: ingurura egokitu eta horrekiko abegitsua izan dadin eta baliabideak eta energia aurreztu ditzan. 

 Ekoetxea zentroek 2016an jaso dituzten bisitariak

 Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Ekoetxea izeneko hiru ingurumen interpretazioko zentro kudeatzen ditu Euskal Herrian: Urdaibai eta Peñas Negras Bizkaian eta Txingudi Gipuzkoan. Eta horrez gain, lankidetza hitzarmen bat sinatua dauka Azpeitiako Udalarekin, Ekoetxea Azpeitiaren kudeaketari dagokionean. Aipatu zentroek ingurumen heziketa sustatzeko lan handia egiten dute gure txikitxoenen artean. Guztien artean, 94.000 bisitari jaso dituzte 2016. urtean zehar eta horietako 25.000 Euskadiko 150 eskola baino gehiagoko ikasleak ziren. 

Euskadiko eskola gehienak garapen jasangarriaren inguruko ekimenak hezkuntza sisteman sustatzen dituen Eskolako Agenda 21 programan sartuta daude eta Ekoetxea zentroek diseinatu dituzten programa didaktikoak eta bisitaldi gidatuak konbinatu dituzte. Horren inguruan, Arriolak azaldu du ingurumen heziketan inbertitzea etorkizun jasangarriago bat bermatzea dela, bai eta naturarekiko kontzientzia abegitsu bat sortzeko ezinbesteko bitarteko pedagogiko bat ere. 

2016

BISITAK   GUZTIRA

IKASLEEN   BISITAK

EKOETXEA   URDAIBAI

45.000

12.000

EKOETXEA   TXINGUDI

15.000

3.000

EKOETXEA   AZPEITIA

7.000

4.000

EKOETXEA   PEÑAS NEGRAS

27.000

6.000

BISITAK GUZTIRA, 2016an

94.000

25.000

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    Arriola sailburuak Ekoetxea Urdaibai bisitatu eta bere eginkizunak zabalduko dituela iragarri du, Biosfera Erres... https://t.co/CUNivOPJx1

Ekitaldiko kargudunak