Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Lanbidek enplegu-bulego bat zabaldu du Donostiako Intxaurrondo auzoan

2017-01-25

Bere hedapen-planarekin jarraituz, Lanbidek gaur zabaldu du bulego berria Donostian. Egoitza berriak 600 metro koadro ditu, eta Intxaurrondo auzoko Gaztela kaleko 2. zenbakian dago.

Bulego berri hau zabaldu ondoren –Lanbidek EAEn kudeatzen duen 43.a izango da– berrantolatu egingo dira Lanbide Donostia Gros, Lanbide Donostia Antiguo eta Lanbide Errenteria bulegoetako egungo erabiltzaileak. Gaurtik aurrera, beraz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edozein izapide burutzeko, erabiltzaileek euren bizilekuaren posta-kodearen arabera dagokien bulegora jo beharko dute:

Irekita dauden espedienteak bulego berrira eramango dira. Hala ere, urtarrilaren 1a baino lehen ireki ziren eskaerak eta prozedurak, hauek aurkeztu ziren bulegoan osatu beharko dira. SEPEren arretari dagokionean ere ez da inolako aldaketarik egongo.

Bulego-sare osoan bezala, Intxaurrondoko bulego berrian Lanbideko langileek emango dituzten zerbitzuen artean nabarmentzen dira lanari buruzko informazioa, enplegu-eskaerak inskribatzea, prestakuntza, DBEren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren kudeaketa, eskaerak berritzea, enpresentzako zerbitzuak eta lan-bitartekaritza. Intxaurrondon ez da SEPEren zerbitzuen bulegorik egongo.

 

2 iruzkin
  • @ConsejeroD7
    2017-01-25

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #Lanbide-k enplegu-bulego bat zabaldu du Donostiako #Intxaurrondo auzoan ➡ https://t.co/dUnVsGshej https://t.co/M2cxwZELxM

  • @AzalgorriBilbao
    2017-01-25

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #Lanbide-k enplegu-bulego bat zabaldu du Donostiako #Intxaurrondo auzoan ➡ https://t.co/ski4tWm8Kk https://t.co/OPqDrytRPI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)