Berriak Hezkuntza
Eu

Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: 740 plaza Haur eta Lehen Hezkuntzarako

2017.eko urtarrilak 25

Hezkuntza saila, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Konrado Mugertza, Langileak Kudeatzeko zuzendaria ordezkari zirela, Hezkuntzako Mahai Sektoriala osatzen duten sindikatuekin elkartu da gaur eguerdiz Gasteizen.

Bilera honetan, Maisu-maistren Kidegorako (Haur eta Lehen Hezkuntza) 2017an deituko den Enplegu Publikorako Eskaintzaren inguruko alderdirik esanguratsuenak aztertu dira xehetasunez. Sindikatuei informazio guztia helarazi zaie espezialitate bakoitzeko eskainiko den plaza kopuruaz, eta baita Hezkuntza Sailak aurtengo urte honetan EPE berri bat deitzeko izan dituen arrazoien inguruan ere.

Datozen urteetan Lanbide Heziketan izango diren enplegu eskaintzetarako hizkuntza eskakizunak sakon aztertuko direla konfirmatzeaz gain –sindikatuek aurretiaz eskatu zuten eran-, Eusko Jaurlaritzak 2017an Haur eta Lehen Hezkuntzarako EPEa deitzeko beharra berretsi die.

Hezkuntza Sailak azpimarratu nahi izan du 2015ean burutu zen Enplegu Publikorako Eskaintzan (Maisu-maistren Kidegoari zuzendua orduko hura ere) 275 plaza besterik ezin izan zirela eskaini, Espainiako Gobernuaren birjartze tasak hala behartuta. Hala ere, plaza horietakoren bat eskuratu zuten 275 maisu-maistrek ez ezik, beste 491 izangaik ere gainditu zuten EPE hura, nahiz eta plaza eskuratzerik ez lortu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren ustea da, badagoela prozesu berri honi berme guztiekin aurre egiteko ongi prestaturiko profesional talde zabala. EPE honek, familiei lanean nahiz eguneroko bizitzan segurtasun handiagoa ematea du helburu, eta aldi berean egonkortasun handiagoa ematen dio hezkuntza sistemari ere, irakaskuntzaren kalitatean eragin zuzena baitute batak zein besteak

Azkenik, beraz, 740 plaza eskainiko dira Maisu-maistren Kidegorako, teknikoki eskaini ahal izan den kopururik altuena. Plaza horiek, honela banatuko dira espezialitateka:

 

Espezialitatea

Plaza kopurua

 

 
 

Haur Hezkuntza

227

 

Lehen Hezkuntza

252

 

Ingelesa

57

 

Gorputz Hezkuntza

37

 

Musika

36

 

Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa

105

 

Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza

26

 

Orotara

740

 

Erabaki honekin, eta 2015ean nahiz 2016an burututako eskaintzen ondotik, Hezkuntza Sailak segida ematen dio Enplegu Publikorako Eskaintzekiko izan duen politikari. Era berean, legealdi honetan urtero EPE bat deitzeko konpromisoa ere berresten du.

Datorren otsailean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Enplegu Publikorako Eskaintza berriaren deialdia. Bitartean, orain arte publiko egin den informazioa esteka honetan dago herritarrentzat eskuragarri:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2458/eu/contenidos/informacion/die_ope_2017_maisu_maistrak/eu_def/index.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Hezkuntzan ordezkaritza duten sindikatuak