Eu

Tapiak adierazi du Eusko Jaurlaritzaren babesari esker, azken lau urteetan 300 enpresa baino gehiagok euren jarduerari eutsi ahal izan diotela

2017.eko urtarrilak 26

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu dute

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak adierazi du, Eusko Jaurlaritzak eskainitako babesari esker, azken lau urteetan 300 enpresa baino gehiagok euren jarduerari eutsi ahal izan diotela eta milaka lanpostu mantendu direla. Hala adierazi du Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketa batean. Bertan, zailtasun handiak dituzten enpresei laguntzeko abian jarritako planak eta programak era positiboan baloratu ditu, baita enpresa horiei arreta pertsonalizatua eskaintzeko egindako lana ere.  

Energiaren prezioaren gorakadaren inguruan galdetuta, sailburuak uste du Espainiako Gobernuak erantzukizuna bere gain hartu behar duela eta energia kudeatzeko beste eredu bat planteatu behar duela, kontsumitzaile partikularrei zein enpresei “etorkizunari begira erantzun serioa” emango dien eredua. “Eusko Jaurlaritzatik energiaren erabileraren eraginkortasunaren eta kontsumoa aurreztearen arloak landu ditzakegu, baina energia-tarifa Espainiari dagokio”, adierazi du.

Tapiaren ustez fakturan jasotzen diren hainbat zerga bertatik kendu egin beharko lirateke. Horregatik, Europako ereduak erreferentzia gisa hartuko lituzkeen Espainiako Gobernuaren proposamen berri bat beharrezkoa ikusten du. Baina ez du uste Mariano Rajoyren gobernuak arazoari aurre egiteko borondatea duenik. Dena dela, sailburua energia berriztagarriak indartzearen alde agertu da.

Abiadura Handiko Trenaren proiektua aztertzeko Sustapen Ministerioarekin gaur egingo den bilera teknikoari dagokionean, trena hiru euskal hiriburuetara sartzeko “soluzio teknikoaren” inguruan adostasun batera heltzeko itxaropena dauka Tapiak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    Tapia destaca que apoyo del Gobierno Vasco ha permitido mantener la actividad de + de 300 empresas en últimos 4 años https://t.co/ccBgcsFTM7

Ekitaldiko kargudunak