Berriak Osasuna
Eu

Gida batek gaztaroko artritis idiopatikoa duten ikasleen jarraipena hobetzen laguntzen du

2017.eko urtarrilak 25

 

Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIren eta Hezkuntza Sailaren arteko baterako lanaren emaitza

 

  • Gida honekin, gaztaroko artritis idiopatikoari buruzko informazioa, aholku orokorrak eta ikasleen inklusioa eta parte-hartzea erraztuko duten ariketak eman nahi zaizkie hezkuntzako profesionalei.
  • Gaixotasun erreumatikoak edozein adinetan has daitezke, horregatik, diagnostiko eta tratamendu goiztiarrak garrantzitsuak dira etorkizunean desgaitasunak egon ez daitezen.
  • Gaztaroko artritis idiopatikoa duten pazienteek artikulazio bateko edo batzuetako mina, hantura eta mugikortasunaren muga izaten dute.

 

Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Erreumatologia Pediatrikoko Unitateak gaztaroko artritis idiopatikoari (GAI) buruzko informazio-triptiko bat eta gida labur bat egin ditu Berritzegune Nagusiko (prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzeko Hezkuntza Sailaren zentroa) hezkuntzako aholkulariekin eta terapeuta okupazionalekin batera. Material honekin, gaztaroko artritis idiopatikoari buruzko informazioa, aholku orokorrak eta ikasleen inklusioa eta parte-hartzea erraztuko duten ariketak eman nahi zaizkie hezkuntzako profesionalei.

 

Gaixotasun erreumatikoak nagusiki helduaroarekin lotzen badira ere, edozein adinetan has daitezke. Estimatzen da 1.000 haurretik batek edo bik izango duela gaixotasun erreumatiko bat, eta gaztaroko artritis idiopatikoa da ohikoena. Alde horretatik, garrantzitsua da gaztaroko artritis idiopatikoaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarra, etorkizuneko desgaitasunak saihesten baititu.

Gaztaroko artritis idiopatikoari modu integralean ekiterakoan, funtsezkoa da ikastetxeekin batera lan egitea, gaztaroko artritis idiopatikoa duten ikasleek zenbait egokitzapen eska baititzakete, aldi baterako edo betirako, gelan eta eskolako kirolean integratzeko. Horregatik, material hau elkarrekin egitea urrats garrantzitsua izan da gaixotasun horri modu zeharka heltzeko. Familiek eta pazienteek adierazitako beharrei erantzuteko sortu dute, hain zuzen, gaixotasunak haien eguneroko bizitzan eta, zehazki, hezkuntzaren esparruan ulertzeko eta izan dezakeen eragina ezagutzeko beharrari erantzuteko.

Triptikoa eta gida laburra Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIren webgunean daude eskuragarri (http://bit.ly/2iJ5kdh), bai eta Hezkuntza Sailaren web-orrian ere. Gainera, aurreikusita dago Berritzegune Nagusiak dokumentazio hori zabaltzea Berritzegune Zonalekin koordinatzeko duen foroetan: hezkuntza-premia berezien aholkularitzak, etapa-aholkularitzak, terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak, hala nola hezkuntza-berrikuntzako lurraldeburutzekin eta hezkuntza-berrikuntzako teknikoak. Berritzegune Zonalek, aldi berean, EAEko ikastetxeetako profesionalei hedatuko diete dokumentazioa. Materiala eskura egongo da, halaber, Erreumatologia Pediatrikoko Unitatearen eta gaztaroko artritis idiopatikoa duten pazienteen EAEko elkartearen bidez (aijeuskadi@gmail.com).

 

Zer da gaztaroko artritis idiopatikoa?

 

Gaztaroko artritis idiopatikoa (GAI) jatorri ezezaguneko gaixotasun erreumatiko bat da. Sistema immunitarioaren alterazio batek eragiten du. Alterazio hori faktore inflamatorioak neurriz kanpoko kantitateetan, kantitate desorekatuetan eta kontrolik gabekoetan sortuz agertzen da. Horrek artikulazioak estaltzen dituen mintz sinobiala handitzea eragiten du, eta gehiegizko likidoa agertzen da, «isuri» deitzen dena. Gaztaroko artritis idiopatikoa duen pazienteak giltzadura baten edo hainbaten mina, hantura eta mugikortasunaren muga izaten ditu, beheko gorputz-adarretan maiz, eta, ondorioz, herrentasuna eta ibili nahi ez izatea izaten dira.

Hanturak irauteak artikulazioek osatzen dituzten egituren lesio-arriskua dakar. Beraz, azkar diagnostikatzea eta tratatzea faktore garrantzitsuak dira epe luzerako eboluziorako eta pronostikorako.

 

Hainbat eragileren eta erakunderen koordinazioa eta lankidetza

 

Prebentzioa eta partaidetza nabarmentzeko ESIaren eta Osakidetzaren estrategiarekin bat dator ildo hau; gure eragin-eremuko eragile ezberdinen arteko lankidetza sistematikoa eratuko da hartarako biztanleen osasunaren determinatzaileen aurrean. Horri esker, osasun-sistema erabiltzen duten pertsonen gaineko jarduketetan parte hartu ez ezik, jarduketa hori handitu ere egin nahi dugu osasunean eragiten duten beste eragile eta erakunde batzuekin koordinazioa eta lankidetza bilatuz. 

Profesional sanitarioek eta hezitzaileek batera lan eginez gero, tresna erabilgarriak egin ditzakete, batetik, gaixotasun kroniko pediatrikoen diziplina anitzeko arreta errazteko eta, bestetik, heziketa inklusiboago bat lortzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @maricpg85
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Gida batek gaztaroko artritis idiopatikoa duten ikasleen jarraipena hobetzen laguntzen du ➡ https://t.co/OF9rQWpP1R @…

  • @maricpg85
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Guía ayuda a mejorar el seguimiento de los escolares con artritis idiopática juvenil ➡ https://t.co/SPNyBSN1MT cc @Gur…

  • @pediaguibel
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    Una guía ayuda a mejorar el seguimiento de los escolares con artritis idiopática juvenil https://t.co/Ajzjgh9mkt

  • @GarbineLizeaga
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Guía ayuda a mejorar el seguimiento de los escolares con artritis idiopática juvenil ➡ https://t.co/SPNyBSN1MT cc @Gur…

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    #Guía ayuda a mejorar el seguimiento de los escolares con artritis idiopática juvenil ➡ https://t.co/SPNyBSN1MT cc… https://t.co/rHO1XG9Fzb

Komunikabideek behera kargatzeko