Eu

Artolazabal sailburuak Hirugarren Sektorearen Legearen garapenaz hitz egin du Euskadiko gizarte-sektorea koordinatzen duen Sareen Sarea elkartearekin

2017.eko urtarrilak 24

Euskadiko gizarte-sektorea osatzen duten erakundeak batzen dituen Sareen Sarea elkartearen ordezkariek orain dela hainbat egun Eusko Legebiltzarrean hizpide izan zen Hirugarren Sektorearen Legea garatzeko proposamenak azaldu dizkiote gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabali. Sareen Sarea elkarteko Gonzalo Rodríguez-Agirregoitia lehendakaria, Pablo González eta Manuel Vilabrille sailburuarekin, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiarekin eta Emilio Sola zuzendariarekin elkartu dira. Gizarte Zerbitzuen Legearekin loturiko dekretuen garapena eta DBErako ideiak emateko Sareen Sarea elkartearen eskaintza izan dira Lakuan egindako bileran aztertu diren beste gaietako batzuk.    

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak