Eu

Gobernu Kontseiluak luzatu egin du diru-sarrerak bermatzeko errentara eta etxebizitzarako prestazio osagarrira bideratutako zenbatekoa aurrekontu berriak onartu arte (Gobernu Bilera 2017-01-24)

2017.eko urtarrilak 24

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du 461 milioi euroko gastu bat baimentzea Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrira (EPO) bideratzeko. Hurrengo Aurrekontu Orokorrak onartu arteko beharrezko tramitea da.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria aldizkako laguntzak dira, biak dira ekonomikoak eta oinarrizko premiei lorturiko gastuak nahiz gizarteratze-prozesu baten ondorio direnak ordaintzeko behar beste diru-sarrera ez duen bizikidetza-unitate bateko pertsonei eta prestazioen titular diren pertsonen etxebizitzaren alokairuaren edo ohiko bizilekuaren gastuarekin loturiko premiei erantzuteko dira. 

Une hauetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorren Legea oraindik onartu gabe dagoenez, 9/2015 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzekoak, jarraitzen du indarrean luzapen egoeran.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @amesonmiguel
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El #ConsejoGobierno prorroga la cuantía destinada a la RGI y la prestación complementaria de vivienda ➡ https://t.co/vhfosXDdiV

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El #ConsejoGobierno prorroga la cuantía destinada a la RGI y la prestación complementaria de vivienda ➡ https://t.co/h8axZl7h9B

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #GobernuKontseilua-k luzatu egin du DBE-ra eta etxebizitzarako prestazio osagarrira bideratutako zenbateko… https://t.co/wERhWkvWsV

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El #ConsejoGobierno prorroga la cuantía destinada a la RGI y la prestación complementaria de vivienda ➡ https://t.co/OmtVj95kuw

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #GobernuKontseilua-k luzatu egin du DBE-ra eta etxebizitzarako prestazio osagarrira bideratutako zenbateko… https://t.co/Gnf37aVajK

Komunikabideek behera kargatzeko