Eu

Elikagaien hainbat euskal enpresa Sirha Azokan, beren produktuak erakusten Euskadiko standean

2017.eko urtarrilak 24

• Hirugarren aldiz jarraian, Eusko Jaurlaritzak bultzatu du enpresak taldeka egotea Lyonen egiten ari den Sukaldaritza eta Osatalaritzako Munduko Erakusketan

• Urtarrilaren 21etik 25era bitartean, gastronomiaren eta ostalaritzaren munduan erreferente den nazioarteko erakusleiho garrantzitsu honetan egongo dira beren produktuak erakusten

• Enpresak estatuko eta nazioarteko azoketan aurkeztuz merkatuak garatzea eta sustatzea da Elikagaien Euskal Industriaren Lehiakortasun Planean aurreikusitako ekintza estrategikoetako bat

Pasa den larunbatean, SIRHA Sukaldaritza eta Ostalaritzako Munduko Erakusketaren edizio berri bat jarri zen abian Frantziako Lyon hirian. Euskal enpresentzat, berriz, hirugarren aldia da jarraian azokan parte hartzen dutela, taldean, Euskadi-Basque Countryren pabiloiaren barruan. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailak bertako produktuak nazioarteratzearen aldeko apustuari eusten dio, izan ere, hori da garatzen ari den Elikagaien Industriaren Lehiakortasun Planaren helburu estrategikoetako bat.

Gaur goizean, euskal ordezkaritza batek –Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak presidituta– eta HAZI Fundazioko zuzendari nagusi Asier Arresek erakusketa bisitatu dute, bai eta bertan dauden euskal enpresak ere. Enpresetatik, hamar Eusko Jaurlaritzak bultzatutako pabiloian parte hartzen ari dira, eta beste lau enpresa standetan.

Esportazioak areagotzea

Bertako merkatuetan eta estatuko eta nazioarteko merkatuetan euskal elikagaien presentzia eta salmenta areagotzea da Eusko Jaurlaritzak Nekazaritzako Elikagaien Industriarako diseinatutako Lehiakortasun Planaren helburu nagusietako bat, “tokiko eta kalitatezko produktuari lotutako elikagai industria lehiakor eta iraunkorraren garapenean aurrera egiteko eta, horren bidez, industria horren izaera estrategikoa eta Euskadiko lehen sektore osoan duen trakzio zeregina sendotzeko”. Hori lortzeko, Planak bost estrategia definitu ditu, tartean egonik merkatuen garapena eta sustapena, azoka estataletan zein nazioartekoetan Euskadiko enpresen presentzia bultzatuz.

Eskuragarri dauden azken datuen arabera, nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen fakturazioa 4.400 milioi eurokoa da urtean, eta esportazioen balioa gutxi gorabehera 1.000 milioi eurora hurbiltzen da, eta Frantzia da nekazaritzako euskal nekazaritzako elikagaien helmugako lehen herrialdea.

Euskal nekazaritzako elikagaien sektoreak 14.500 pertsona baino gehiagori ematen die enplegua eta oso lan garrantzitsua egiten du lehen sektorea dinamizatzen. Gainera, sektore bien arteko mendekotasuna handia da. Horrekin guztiarekin, elikaduraren balio kateak Euskadiko BPGari %9,6 ematen dio.

SIRHA zenbakietan

Sirha, bi urtean behin egiten den azoka, erreferentea da ostalaritzaren arloan, eta hainbat sektoretako profesionalei zuzenduta dago: nekazaritzako elikagaiak eta edariak, pastelgintza eta okintza, gozokiak, ostalaritzako materialak eta ekipamenduak, teknologiak eta zerbitzuak… Topaketa profesionalei baino ez dago zuzenduta, eta bertan gastronomiak eta gourmet produktuek berebiziko garrantzia hartzen dute.

Pasa den edizioan 25 herrialde baino gehiagoko 3.045 erakuslek parte hartu zuten, eta nazioarteko 25.000 bisitari joan ziren, horietatik %65 erabakitzeko gaitasuna eta erosteko ahalmena duten pertsonak zirelarik.

Zenbaki horiek agerian uzten dute Eusko Jaurlaritza interesatuta dagoela Euskadiko enpresak Sirhan egotearekin, elikagaien eta edarien esportazioak areagotzeko haientzat oso interesgarria den merkatu batean.

Enpresa parte hartzaileak

Euskadi-Basque Countryren standean

- Conservas Ortiz
- Conservas Serrats
- Salanort
- Angulas Aguinaga
- Geltoki
- Conservas Olasagasti
- Lanbroa Gorumet
- Precocinados Gorena
- Salica
- Mr. Crock
- Lacor

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Elikagaien hainbat euskal enpresa Sirha Azokan, beren produktuak erakusten #Euskadi-ko standean https://t.co/iWui4ZuZLJ #http://BasqueCoun

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Empresas alimentarias vascas presentan sus productos en el stand de #Euskadi de la Feria Sirha https://t.co/anBaO0WDEx #http://BasqueCount

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak