Berriak
Eu

Txilek ere Euskadiren egun ofiziala ospatu du

2010.eko urriak 26

 


Txile eta Peruko Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak Genikako Estatutuaren 31. urteurrena ospatu du, arlo politiko eta diplomatikoko, Santiagoko bi euskal etxeetako jendea batu zituen jai batean.

Ekitaldia arratsaldeko 7 t'erdiak pasatxo zirela hasi zen, Santiagoko Euzko Etxeko Koruaren ahots indartsuek kantatu zuten Aurresku eta Gernikako Arbolarekin. Patxi López lehendakariak Gasteizen ordu batzuk lehenago bota zituen hitzak etorri ziren gero pantaila handi baten ikus eta entzungai. Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako  ordezkariak lehendakariak esandakoarekin bat egin zuen, eta "Gasteizen eskatutako batasuna hemen, Txilen ere eskatu nahi dizuet nik". Urchueguíak jaira bertaratu zirenak eskertu zituen halaber; diputatuak, senatariak, enbaxadore eta diplomatikoak, enpresariak eta hiru euskal etxeetako ordezkariak. Euskal etxeei batera lan egiteko eskatu zien, ordezkaritzaren laguntzarekin "horretarako baikaude hemen".

Ordezkariaren hitzaurreko motza baina zuzena bukatutakoan, koruak berriro ere kantuari eman zion. Oraingoan "Festara" alai bat eta entzule guztiak zutik jarri zituen "Agur Jaunak" hunkigarria.

Euskal musikaz bustirik zegoen koktail batez bukatu zen Gernikako Estatutuaren ofizialtasuna bermatzen duen jaia, euskaldunak, euskaldun jatorrikoak eta euskal munduaren lagun zirenen artean.

5 iruzkin
  • @docenciacalvia
    2012.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    “@jsolisd: Mesa de TICs en #BIsemfyc http://t.co/DOgWD5O8

  • @jsolisd
    2012.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Hay una estrategia 2.0 en el SAS? escuchen a @fransanlag en http://t.co/WsnWVYiE

  • @jsolisd
    2012.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Mesa de TICs en #BIsemfyc http://t.co/WsnWVYiE

  • Ordezkaritzak/Delegaciones (Chile)
    2010.eko urriak 27

    Ergatiboaz bazabiltza, eskerrik asko abisatzeagatik. Askotan korrika baten idazten ditugu berriak, eta konturatu ere ez gara egiten. Eta beste zerbait falta baldin bada, esan mesedez! Ongi izan,

  • @Jozulin
    2010.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    @MitxelenaXVI Gorentasuna, hemen zerbait falta da,ezta? http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/3634-txile-ere-euskadiren-egun-ofiziala-ospatu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Urchueguia, Txile eta Peruko ordezkaria