Berriak

Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako giza eskubideen defendatzaile Emilsen Manyoma Mosqueraren eta haren senar Joe Javier Rodallegaren hilketa salatu du

2017-01-23
  •  Lurraldeetan Bakea Eraikitzen duten Erkidegoen (CONPAZ) sareko kidea zen ekintzailea, eta Justizia eta Bakea Elizarteko Batzordearen babesa zuen —erakunde horrek parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Euskal Autonomia Erkidegoan Babesteko Programan—. Horrez gain, CONPAZ sareak urtero jasotzen du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa.

 Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako giza eskubideen defendatzaile Emilsen Manyoma Mosqueraren eta haren senar Joe Javier Rodallegaren hilketa salatu du. Joan den urtarrilaren 17an aurkitu zituzten gorpuak Buenaventuran (Kolonbia). Emilsen Lurraldeetan Bakea Eraikitzen duen Erkidegoen (CONPAZ) sareko kidea zen. CONPAZ sarea Kolonbiako gatazka armatuaren eta nazioko eta nazioarteko enpresa pribatuen interesen eraginpean dauden erkidegoen eta erakundeen ekimena da.

Egiten zuen lanaren ondorioz, Justizia eta Bakea Elizarteko Batzordearen babesa zuen, eta erakunde horrek parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Euskal Autonomia Erkidegoan Babesteko Programan. Bestalde, CONPAZ sareak urtero jasotzen du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa, “Lurraldetik bakea eraikitzen duten erkidegoentzako erreparazio osoa eta babes-neurriak” programaren bitartez. Programa hori Mundubat euskal Gobernuz Kanpoko Erakundeak garatzen du Kolonbiako erakundeekin batera.

Emilsenen eta Joeren familiakoei eta lagunei elkartasuna adierazteaz gain, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago giza eskubideen defendatzaileek Kolonbian jasan behar dituzten mehatxuen, kriminalizazioaren eta estigmatizazioaren ondorioz, eta espero du hilketa hauek behar bezala ikertzea eta erantzukizunak argitzea.

 

4 iruzkin
  • @jonartano
    2017-01-25

    Comentario de Twitter:
    Emilsen Manyoma eta Joe Javier Rodallega #Kolonbia.ko ekintzaileen erailketa gaitzetsi du Jaurlaritzak https://t.co/60riR1dNnf @Gob_eus

  • @Gob_eus
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    Denunciamos el asesinato de la defensora de DDHH colombiana Emilsen Manyoma Mosquera y esposo Joe Javier Rodallega ➡ https://t.co/1eItZXoumu

  • @AzalgorriBilbao
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Denunciamos el asesinato de la defensora de DDHH colombiana Emilsen Manyoma Mosquera y esposo Joe Javier … https://t.co/bvtq3qRKUX

  • @ConsejeroD7
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Denunciamos el asesinato de la defensora de DDHH colombiana Emilsen Manyoma Mosquera y esposo Joe Javier … https://t.co/qjpmN2qvb3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan