Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabal´ek gazteen enpleguarekin eta prestakuntzarekin loturiko hainbat gairi buruz hitz egin du Gipuzkoako Bazkundeko presidente Pedro Esnaola´rekin

2017.eko urtarrilak 23

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek bilera egin du gaur goizean Gipuzkoako Bazkundeko presidente Pedro Esnaolarekin, eta enpleguarekin eta Gipuzkoako enpresen ikuspegitik enpleguak dituen aukerekin loturiko gaiez hitz egiten dute. Bileran Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro ere izan da. Gazteen prestakuntza eta laneratzeko aukerak izan dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, izandako topaketan aztertutako gaietako batzuk. Egun hauetan, eta Sailaren buruan abiatu berria duen agintaldiaren hasieran, enpleguaren, enpresaren, gizarte-erakundeen, sindikatuen eta erakundeen munduko arduradun eta ordezkariekin elkartu da Artolazabal sailburua. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Esnaola