Eu

Zadorrako erakundearteko mahaia bildu egin da ur askoko azken gertakaria aztertze aldera

2017.eko urtarrilak 23

Gaur eguerdian, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaia. Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Cabredo eta Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga izan dira mahaiko lehendakari lanetan. Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Eudel, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Batzarraren xedea: urtegi-sistemaren egoera zein den azaltzea, behin ur askoko azken gertakaria igaro denean — urtarrilaren 10etiik aurrera, 7 egun luze—. Izan ere, sistemaren ur-mailak nabarmen egin du gora.

Horregatik, ur askoko gertakari berri bat izanez gero, mahaia berriro deitu beharra suerta liteke, urtegien hustutze goiztiarra martxan jartze aldera; hartara, urtegiek urari eusteko ahalmena izaten jarrai dezaten; kontuan izanda, urtean zehar euri oparoenak izateko probabilitate handieneko hilabeteak datozela.

Ullibarrin, ur-laminak itsas mailatik 544,75 m gorainoko kota hartu berri du: isurtzen hasteko ahalbidetzen duena. Urrunagakoan, aldiz, ur-mailak behera egin du, Arratiarantz hustutako ura medio. Azken gertakariak — aste bat luze— 50 HM³ ur sartu da sisteman: lau aldiz Gasteizko urteko ur-hornidura. 

Erakundearteko mahaiaren batzarra eta gero: Zaia, Baia eta Zadorrako bizilagunekin batzarra

Eusko Jaurlaritzak eta URAk aurreratu dute ibaien maila ezagutzeko estazioak zein meteorologia-estazioak jarriko dituztela Zadorra, Baia eta Zaia ibaietan, horien  maila aldaketak hobe ezagutzeko. Halaber, bizilagunei azaldu zaie arro horietan bizi diren bizilagunak abisatzeko alerta-sistema goiztiarrak hobetuko direla.

Ibaien mantentze-lanak.

Azkenik, URAK azaldu du ezinezkoa dela ur askoko gertakarietan metatzen den emariari eustea ibaiaren ohiko ibilguan: ibaiak natural loditzea eta mehetzea baitu nortasun; natural eta errepikakor; alegia; saihestu ezinezko gertakari naturala da ur-goraldia. Horrekin bizi beharrekoa.

URAk azpimarratu du badela, ordea, non eragin: kaltetu daitekeen erabilpenik ezin jarri, ibaiek, ezinbestean,  bere egin behar duten eremuetan

Azkenik, URAK gogorarazi du Jabari Publikoa den azpiegitura ororen jabeak mantendu behar duela azpiegitura horren ur-hustuketarako ahalmena (horrela, ibaiaren puntu horretan maila gehiago ez hasarazteko; dena dela, horrek ezin izango du lortu ohiko ibilguak bere baitan eustea ez ohiko emari bati.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak