Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

AQUA 2010, Uraren Kudeaketaren VII Konferentzia

2010.eko urriak 27

PILAR UNZALU SAILBURUAK AQUA10, URAREN KUDEAKETAREN VII KONFERENTZIA INAUGURATU DU

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, Bilboko Villa de Bilbao hotelean hasi den Uraren Kudeaketaren VII Konferentzia inauguratu du.

Pilar Unzaluk aurrekontu publikoetan eragin zuzena izaten ari den krisi ekonomikoa ekarri du gogora, baina, era berean, baikor azaldu da, datuen arabera, “gaur dugun inbertsio maila berreskuratu eta gainditu egingo dugulako, baita ere uraren azpiegituretan ere”. Inbertsio horiek, uraren ziklo osoaren kudeaketarako azpiegiturak indartzeko direnak, beharrezkoak dira europako araudiaren barruan egon ahal izateko.

Zehatz mehatz, Euskal Autonomi Erkidegoko ur-hornidurarako azpiegitura nagusienak osatzeko 500 milioi euro beharko lirateke eta 1.000 milioi euro baino gehiago saneamendu eta hondakin-uren arazketarako.

Uraren Zuzendaritza-esparrurako horren garrantzitsua den ekosistema urtarren berreskurapen osorako saneamendua eta uren arazketa elementu giltzarri dira.

Pilar Unzaluk beharrezkotzat jo du uraren kudeaketa egiten duten erakundeen profesionaltasuna eta egonkortasuna, teknikoki gai eta ekonomikoki egonkorrak izatea, “bezeroari kalitatezko zerbitzua emateko gai izango direnak eta lehiakortasun horretara iristeko prezio politikak berrikusi beharra ditugu”.

Hizketaldiaren amaieran uraren ziklo osoaren hobekuntzan, azpiegituren erabilpen egokian, uraren berreskurapenean eta ur gaietako milurtekorako finkatu diren helburuen lortzean berak zuzentzen duen departamentua egiten ari den lana azpimarratu nahi izan ditu.

Gainera, klima fenomenoen kontrako lanean hobekuntza jarraitua bilatu asmoz, Pilar Unzaluk akordio bat sinatu du Barne departamentuarekin. Hori dela eta 12 milioi euroko inbertsioa beharko duen uholdeen prebentzio, interbentzio eta finkatze alerta sistema goiztiarra jarriko da martxan. Kopuru osoa Ingurumen departamentuaren gain hartuko da.

Sailburuaren hitzetan, “sistema horrekin, plubiometria, ibaien emaria, meteorologia aurreikuspen eta orografia datuak kontrastatuko ditugu eta,m ondorioz, uholdeak izan daitezkeen guneak zehaztu eta identifikatuko ditugu. Horrekin, prebentzio lana egoki egitea lortuko dugu eta, era berean, hiritarrek eta ondasunek izan ditzaketen kalteak gutxitu ahalko dira”.

Iruzkin bat
  • @jsolisd
    2012.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    @ialcorta Columna derecha http://t.co/xpkczewu El consejero y la osteoporisis...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu