Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

FITUR “Basque Country markarentzat erakusleiho garrantzitsua” izan da, esan du Muela sailburuordeak

2017-01-22

Jarduera biziko 5 egunen buruan, Turismo eta Merkataritza sailburuordeak FITURren balantze oso positiboa egin du, “Basque Country markaren irudia proiektatzeko erakusleiho bat”.

FITURren 37. edizioa aurrekoa baino espektatiba hobeekin hasi zen, eta Euskadirentzat, datuek berresten dutenez, gainditu egin dira. Turismoaren sektoreko 160 turoperadore, agentzia hartzaile eta profesional baino gehiago bildu dira Euskadiko standean proiektuak garatzeko eta akordioak ixteko. Balorazio-inkestaren azken ondorioak jasotzeko zain, esan daiteke parte hartu duten enpresak pozik daudela emaitzekin. Isabel Muelaren hitzetan, “profesionalek adierazi digute bilerak kalitate handiagokoak izan direla”.

Isabel Muelak standaren ezaugarriak adierazi ditu: gastronomia eta helmugako topak, hiru hiriburuak, barnealdea, kostaldea eta Arabako Errioxa erakutsi ditu, Euskadi erosketen helmuga gisa nabarmentzeaz gain. “Gure lerro estrategikoetako bat izango da, Euskadi erosketen helmuga, Kantauriko erlaitzak merkataritza onaren elementu gisa duen garrantziarekin”, baieztatu du sailburuordeak.

Jardunaldi hauetan zehar, udalerriek, udalek, aldundiek eta beste erakunde batzuek egindako jarduerak nabarmendu dira, Euskadik turistei eman diezaiekeen askotariko eskaintza azpimarratzeko.

4 iruzkin
  • @ConsejeroD7
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    Irekia: .fitur_madrid, "#Basque Country markarentzat erakusleiho garrantzitsua” izan da, esan du Muela sailburuord… https://t.co/J52HDZRdQg

  • @AzalgorriBilbao
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    Irekia: .fitur_madrid, "#Basque Country markarentzat erakusleiho garrantzitsua” izan da, esan du Muela sailburuord… https://t.co/YMsTukLJ62

  • @Open_Govern
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    .fitur_madrid ha supuesto un "importante escaparate para la marca #BasqueCountry" afirma la viceconsejera Muela https://t.co/rkNWji5F5i

  • @Open_Govern
    2017-01-23

    Comentario de Twitter:
    .fitur_madrid, "#Basque Country markarentzat erakusleiho garrantzitsua” izan da, esan du Muela sailburuordeak https://t.co/tiITzrtNyC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)