Eu

Beatriz Artolazabal Atece-Arabaren egoitza berriaren aurkezpenean

2017.eko urtarrilak 20
  • Hartutako Kalte Zerebralaren elkarteak lokalak estreinatu ditu Lakuan

 

 

VG 17 01 20

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Atece-Arabak, Hartutako Kalte Zerebralaren elkarteak, Arabako hiriburuko Lakua auzoan estreinatu berri dituen lokalen aurkezpenean hartu du parte gaur arratsaldean. Ramiro González diputatu nagusia, erakundeko lehendakari Félix Samaniego eta Marian Olabarrieta foru-diputatua ere izan dira ekitaldian, eta Artolazabalek psikomotrizitatearekin loturik bertan garatzen diren jarduerez eta kultura, gastronomia eta informatikako ikastaroez galdetu du, besteak beste. Hartutako Kalte Zerebralaren Arabako elkartearen egoitza Angela Figuera-Aymerich kaleko 1. zenbakian, etxabean, egongo da hemendik aurrera; lokalak foru aldundiak finantzatuta eta Vital-Kutxabank Gizarte Ekintzaren laguntzaz eraberritu dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Felix Samaniego, Ramiro González, Marian Olabarrieta, Ainhoa Domaica, Marta Alaña