Eu

Jaurlaritzak langileak hautatzeko beste prozesu bat abiarazi du, Euskadiko Administrazio Orokorrean zazpi lan poltsa kualifikatu osatzeko

2017.eko urtarrilak 22
  • Administrazioko goi-mailako kidegoko, Zuzenbideko, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko, Osasun Publikoko, Orientabideko eta Administrarien Kidegoko arloetan lanpostu hutsak betetzeko zerrendak dira.
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko Sailburuordea gazte kualifikatuei lan-aukerak eskaintzearen eta, aldi berean, administrazio-langileen batez besteko adina gaztetzearen alde agertu da.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Herri Administrazioan langile kualifikatuentzat deitutako zazpi lan-poltsetarako hautaprobetan izena emateko epea bihar, astelehena, irekiko du. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak gauzatuko du hautaketa-prozesua. Deialdiaren xehetasun guztiak IVAPen webgune ofizialean daude: www.ivap.euskadi.eus, Enplegu Publikoa/Lan-poltsak (Eusko Jaurlaritza) atalean.

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 23an, astelehena, hasiko da, eta otsailaren 3an, ostirala, 14:00etan amaituko da. Eusko Jaurlaritzak uste du lehen azterketak martxoaren bigarren hamabostaldian egingo direla. Hala izanez gero, zazpi lan-poltsak ekaina ingururako osatuta egongo lirateke.

LAN POLTSAK

Guztira, zazpi lan-poltsatarako egingo dute aukeraketa-prozesu hau. Horietako 6tan proba eta/edo azterketa teorikoak eta azterketa psikotekniko bat egin beharko dira. Era horretan, izangaien gaitasunak ebaluatuko dira. Halaxe egingo da lan-poltsa hauen kasuan:

  • Administrazioko goi-mailako kidegoa: Lizentzia, Arkitektura, Ingeniaritza edo Gradua.
  • Zuzenbidea: Zuzenbideko lizentzia edo gradua.
  • Artxiboa, Liburutegia eta Dokumentazioa: Lizentzia, Arkitektura, Ingeniaritza edo Gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
  • Osasun publikoa: Biologiako, Farmaziako, Medikuntzako, Kimikako, Albaitaritzako, Elikagaien Zientziako eta Teknologiako, edo Biokimikako lizentzia edo gradua, eta 3. Hizkuntza-eskakizuna.
  • Orientatzailea: Soziologiako, Zuzenbideko, Psikologiako, Pedagogiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Psikopedagogiako edo Laneko Zientzietako  lizentzia edo gradua.
  • Administrarien Kidegoa: Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo baliokideak, eta 2. hizkuntza-eskakizuna.

ENPRESAKO MEDIKUA

Enpresako medikurako lan-poltsaren kasuan, aukeraketa-prozesua merituen lehiaketa-sistema bidez egingo da, ezagutzaren inguruko azterketa egin beharrik gabe; izan ere, arau bidez erregulatutako lanbidea da. 

Medikuntzako Gradua edo Lizentzia titulazioa, eta Laneko Medikuntza espezialitatea edo enpresa-medikuntzako diplomatura baino ez dira eskatuko.

ENPLEGU PUBLIKOAREKIN KONPROMISOA

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko Sailburuordeak adierazi bezala, “lan-poltsen deialdi hau, legealdi honetako lehena, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisotik sortu da”. Prozesu horren bidez, Eusko Jaurlaritzak “lan-aukerak eskaini nahi dizkie gazteei —langabezia-tasa handieneko kolektiboa— eta, aldi berean, Euskadiko herri-administrazioko langileen batez besteko adina gaztetu nahi du”. Hain zuzen ere, horixe da 2017 honetan Eusko Jaurlaritzak egingo duen “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren” helburuetako bat.

Halaber, deialdi honi esker, “arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izango dira Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak bermatuko dira” adierazi du Andres Zearretak.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MontanerPV
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno abre un nuevo proceso de selección de personal para integrar siete bolsas de trabajo cualificad…https://t.co/Tp8IHymbn9

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Langileak hautatzeko prozesua abiarazi da, Euskadiko Administrazio Orokorrean 7 lan poltsa kualifikatu osa… https://t.co/TH0KIbd2hr

  • @iozamizu
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno abre un nuevo proceso de selección de personal para integrar siete bolsas de trabajo cualificado en ... https://t.co/CrxokrfCdj

  • @jerkoreka
    2017.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Administrazio Orokorraren 7 lan poltsa kualifikatu osatzeko, langileak hautatzeko beste prozesu bat abian https://t.co/nDwfhZJwil

  • @jerkoreka
    2017.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Nuevo proceso de selección de personal para integrar 7 bolsas de trabajo cualificado en la Admón. Gral. https://t.co/a8VOw1yNAl

Ekitaldiko kargudunak