Eu

Beatriz Artolazabal: “aberasgarria da guretzat gazte sentsibilizatuak eta solidarioak izatea; zabaldu atea elkartasunari”

2017.eko urtarrilak 21

-        2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik

-        Euskadiko 100 gaztek izango dute Amerikan, Afrikan eta Asian lankidetza-programetan parte hartzeko aukera

 

-         Vitoria-Gasteiz, 2017/01/21

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak zabalik dute 2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan izena emateko epea. Programa honen bitartez 22 urtetik 30 urtera bitarteko 100 neska-mutilek izango dute hiru hilabetean (ahal dela uztailetik urrira bitartean) lankidetza-ekintza zehatzak gauzatzeko aukera Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat herrialdetan; gazteak herrialde horietan integratuko dira in situ lan egiteko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen bitartez. Izena emateko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik, egun hori barne dela.

Izena bi modutara eman daiteke: Internet bidez, www.gazteaukera.euskadi.eus, webgunetik, Euskadiko Gazteak Lankidetzan ataleko formulario elektronikoa bete behar da. Izena emateko KZgune zentroetako zerbitzua ere erabil daiteke. 

Enpleguko eta Gizarte Gaietako sailburu Beatriz Artolazabalek azpimarratu du programa honek “gure gazteei beste herrialde batzuetara joateko eta bestelako premiak dituzten herrietako errealitatea zuzenean ezagutzeko aukera ematen die.  Aberasgarria da guretzat gazte sentsibilizatuak eta solidarioak izatea, eta horixe da helburuetako bat”.

2017ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren kartelerako hautatu den leloa “Zabaldu atea lankidetzari” da. Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak kartel-lehiaketa bat antolatu du gazteen artean deialdiaren irudia eta leloa hautatzeko. Aurtengoan Gema Lauzirika Oriberen lana saritu da, eta 2017an lankidetza-proiektuak hartuko dituen Hegoamerikako herrialde batera joateko hegazkinerako joan-etorriko txartela irabazi du.

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen ditu parte-hartzaileen joan-etorriko bidaia-gastuak, bisak eta istripuei eta gaixotasunei aurre egiteko aseguruak; guztira 155.000 euro bideratuko ditu programara. Gobernuz kanpoko erakundeek, bestalde, prestakuntza, ostatua eta mantenua emango dizkiete boluntarioei.  

Informazio gehiago nahi izanez gero www.gazteaukera.euskadi.eus webgunea kontsulta daiteke, e-maila bidal daiteke gazteria-lankidetza@euskadi.eus helbidera edo doako 012 telefono-zenbakira dei daiteke 8:00etatik 19:30era. Webguneko ohiko galderen atalean  aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen esperientziak daude jasota, eta Gazteaukera blogean gazteei egindako elkarrizketak eta berrikuntzak.  YoyTuben badira bideoak, eta Flickren argazkiak.

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    2017ko Euskadiko #Gazteak #Lankidetza-n programan parte hartzeko epea zabalik. Informazio gehiago https://t.co/YkQvErzCZi

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Plazo abierto para participar en el Programa #Juventud Vasca #Cooperante 2017. Más información https://t.co/eHACDvW6sw

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 2017ko Euskadiko #Gazteak #Lankidetza-n programan parte hartzeko epea zabalik. Informazio gehiago ➡ https://t.co/B61NblHExi

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: 2017ko Euskadiko #Gazteak #Lankidetza-n programan parte hartzeko epea zabalik. Informazio gehiago ➡ https://t.co/8KIA22aNZu

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Plazo abierto para participar en el Programa #Juventud Vasca #Cooperante 2017. Más información ➡ https://t.co/cX8J2lMOi4

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Plazo abierto para participar en el Programa #Juventud Vasca #Cooperante 2017. Más información ➡ https://t.co/BAaTB1bOgs

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak