Eu

Beatriz Artolazabal: “biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Eustaten inkestak egiaztatu du lan-merkatuak dinamika positiboa mantendu zuela 2016an”

2017.eko urtarrilak 20
  • “Lanean jarraitu behar dugu lan-mundutik erretiratzen diren langileen txanda eraginkorra izan dadin”

 

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan “biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko Eustaten inkestak egiaztatu du lan-merkatuak 2015eko dinamika positibo bera mantendu duela 2016an. Urtean zehar 25.500 pertsona atera dira langabeziatik, eta horrek adierazten du langabezia-tasak 2,2 egin zuela behera eta % 14,7tik % 12,5era pasatu zela. Gainera, lanean jarraitu behar dugu lan-mundutik erretiratzen diren langileen txanda eraginkorra izan dadin”.

 

“Ez dago zalantzarik datu positiboa dela, eta gure helburua lortzeko, hau da, legealdian langabezia-tasa % 10etik beherakoa izatea lortzeko, jarraitu behar dugun bidea markatzen du. Baina oraindik 129.000 pertsonatik gora daude langabezian, horrek berekin dakarren dimentsio sozialarekin, eta denon artean, enpresen, gizartearen eta erakundeon artean, ahaleginak egin behar ditugu kalitatezko lan bat lor dezaten”, erantsi du Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalek nabarmendu du “Eustaten datuek beste alderdi batzuk ere islatzen dituzte, besteak beste, Euskadin gora egin duela biztanleria okupatuak, gutxi bada ere.  2016an 8.100 okupatu gehiago izan dira. Lanean jarraitu behar dugu lan-mundutik erretiratzen diren langileen txanda eraginkorra izan dadin”.

 

“Azken batean, lan-merkatua ari da urratsak ematen, baina denok dugu lan asko egiteko; zifren gainetik bere aukera aurkitu behar duten pertsonak eta familiak daude”, esan du Beatriz Artolazabalek. Biztanleria Jardueraren arabera Sailkatzeko 2016ko laugarren hiruhilekoko Eustaten inkestan nabarmendutako alderdi nagusien artean dago lan-merkatuak izan duen dinamika 2016ko 4. hiruhilekoan.  

 

Erabilgarri dauden adierazleek islatzen dute langabeziaren inpaktuak nabarmen egin duela behera 2015eko 4. hiruhilekotik 2016ko hiruhileko berera. Termino absolutuetan, berriz, 25.500 langabetu gutxiago daude: 2015eko laugarren hiruhilekoan 154.800 pertsona zeuden langabezian eta 2016ko laugarren hiruhilekoan 129.300. Langabezia-tasak 2,2 puntu egin du behera, eta % 14,7tik % 12,5era pasatu da kontuan hartutako aldian.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuari buruzko 2016ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, Euskadin langabezia-tasa % 12,5ekoa da, 2016ko hirugarren hiruhilekokoa baino hamarren bat gutxiago, eta Eustatek landutako datuen arabera, 2.400 langabe gutxiago daude.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak