Eu

Tapia-k eta Santano-k Irungo tren gunearen berrantolatzea eskatu dute

2017.eko urtarrilak 19
  • 2011 urtean erakunde guztiek hartutako konpromisoekin,  Sustapen Ministerioari sinatutako protokoloa bete dezala aldarrikatuko diote
  • Otsailaren 1ean hasiko dira Mourlane Mitxelena kalean igogailu berriaren obra lanak altura-ezberdintasunari konponbidea emateko. 
  • Irun hiriak 12 milioi euroko inbertsio industrialak erakarri zituen, Europar Batasunak ahultzat jotako zonalde diren  guneentzat egokitutako Indartu programaren laguntzaz
  • Jaurlaritzak konpatibilizazio plana amaitzeko konpromisoa hartu du etorkizunera begira Zubieta gunera hedatu nahi den parke teknologikoaren proiektua garatze aldera

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Irungo alkate Jose Antonio Santanok bilera egin dute gaur arratsaldean Lakuan, Exekutiboaren egoitzan. Bileraren helburua izan da Sailak Irun hiriarekin lotuta dituen hainbat gai aztertzea, eta, zehazki, industriarekin eta azpiegiturekin erlazionaturiko gaiak.

Sailburuak eta alkateak Sustapen Ministerioari 2011 urtean sinatutako protokoloa indarrean jar dezala eskatuko diote, tren gunea berrantolatzeko eta Irunera abiadura handia iristeak gerora ekarriko dituen beharretara egokituz eta tren-ustiapenerako beharrezkoak ez diren tren-trazatu berriaren ondoko lurrak hirira garatzeko baliatzeko.

Mourlane Mitxelenako igogailuko lanak

Azkenik, eta azpiegituren arloan, Arantxa Tapiak adierazi du otsailaren 1ean direla hasteko Mourlane Mitxelena kalean igogailua jartzeko lanak altura-ezberdintasunari konponbidea emateko.

Lanei esker irisgarritasuna hobetuko da, eskaileren osagarri moduan igogailu bat jarriko denez, eta segurtasuna areagotuko da, izan ere, oinezkoentzako trenbide-pasagune bat kenduko da, asko erabiltzen dena eta linea garrantzitsu batean dagoenez istripu-arrisku handia duena.

Lanen bitartez, beraz, lehendik dagoen trenbide-pasagunea itxiko da eta igogailua jarriko da kalean. Igogailua panoramikoa da, 8 pertsonarentzat, minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat egokia da eta sarbidea 180ºra du.

Lanak 2017ko uztailerako amaituta izatea aurreikusten da.

Irungo ekonomia eta industria suspertzea

Hiria Europar Batasunak ahultzat jotako zonalde batean dagoenez, Eusko Jaurlaritzak Indartu izeneko programa esklusibo bat jarri zuen abian 2015ean industria eta enplegua sustatzeko.

Programak enplegua sortuko duten inbertsio industrialetarako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak aurreikusten ditu. Sailburuak alkateari jakinarazi dio 2015eko eta 2016ko deialdiek guztira 12 milioi euro erakarri dituztela inbertsiotan udalerrira, eta 47 enplegu berri sortu direla, horrekin lehendik daudenak mantentzen ere lagunduz.

Sailburuak eta alkateak bat egin dute hirian ekonomia berpizteko ekimenak bultzatzea bertako enpresa ehuna indartze aldera. Horretarako, lur industrialaren  disponibilitatea eta erabilera ahalbidetzeko neurrian elkarrekin bultzatuko dituzte.

Zubietako konpatibilizazio Plana

Azkenik, Zubietako eremuko egokitzapena dela eta, Eusko Jaurlaritzak beharrezkoa den konpatibilizazio plana amaitzeko konpromisoa hartu du eta etorkizunera begira Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren hedapenak eskatuko dituen hirigintzako urrats administratiboekin aurrera egingo dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @deiEJGV
    2017.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    Tapia y Santano urgen la reordenación del espacio ferroviario en Irun https://t.co/bENTpTZBHA https://t.co/LjLJFKwM7r

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio Santano