Eu

Arriola sailburua Gipuzkoako Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako Diputatuarekin batzartu da

2017.eko urtarrilak 19

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola Gipuzkoako Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako Diputatu Marisol Garmendiarekin batzartu da gaur. Beren sailek elkarrekin gauza zitzaketen lankidetza-eremuez aritu dira bileran.

Bilera Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan izan da eta agintari gehiago bertaratu dira ere: Ingurumeneko sailburuorde Elena Moreno eta Ingurumen Administrazioaren zuzendari Ivan Pedreira; eta diputatuaren taldearen aldetik, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari Iñaki Prego eta Lurralde Antolaketako zuzendari Miguel Angel Crespo.

Lehen bilera honetan bi erakundeek batera gauza ditzaketen jarduketa ezberdinak aztertu dituzte: lurralde plangintzaren arlokoak zein hiri berroneratzeko eta zoru kutsatuak leheneratzeko jarduketa zehatzak ere. Zehazki, Pasaiako badian eta bere inguruan elkarlanean aritzeko aukera ezberdinak aztertu dituzte, aipatua Autonomia Erkidegoko esparru narriatuenetako bat baita eta bai Eusko Jaurlaritzak bai Gipuzkoako Aldundiak esku-hartze programa ezberdinak aurreikusita baitituzte esparrua erabat berroneratu ahal izateko.     

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marisol Garmendia, Gipuzkoako Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako Diputatu