
Sailburuak administrazio publiko hoberenaren SICTED saria jaso du
Eusko Jaurlaritza udalerriaz gaindiko administrazio publiko hoberentzat jo du gaur SICTEDek (Sistema Integral de Calidad Turística En Destinos). Sari honek administrazio batek emandako laguntza nabarmentzen du SICTEDen alde elementu antolatzaile, bultzatzaile, dinamizatzaile eta laguntzaile gisa.
Proiektua beren lurraldearen, helmugaren edo antolakuntzaren esparruan ezarri eta SICTEDekin beren konpromisoa egiaztatu duten eragileei eta erakundeei emandako sarien zazpigarren edizioa da hau.
Gaur egun, 202 helmuga ari dira parte hartzen SICTEDen Espainian. Kalitate turistikoko programa honen azken helburua da turismoaren errentagarritasuna gehitzea eta eskaria fidelizatzea eskaintza turistikoaren kalitateari esker.