Eu

Txinan bidaian dagoen euskal delegazioa Jiangsu-en Copreci eta GGM Gestool (Gestamp) bisitatzen ari da.

2017.eko urtarrilak 18

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Industria sailburuorde Javier Zarraonandia, Nazioartekotzeko zuzendari Ainhoa Ondarzabal eta SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriola buru dituen ordezkaritza asteazken honetan Jiangsu probintziara joan da, Txinan kokatutako euskal enpresa gehien dauden zonaldera. Guztira 43 ezarpen daude, bai produkziokoak eta bai merkataritzakoak.

Probintzia horretan bisitatu dira, batetik, Copreci enpresak Kunshan hirian duen fabrika, zeinak etxeko labeentzako balbulak egiten dituen, eta, bestetik, Gestamp enpresaren trokelgintza fabrika berria: GGM Gestool China. Jardunaldia osatzeko, ordezkaritzak konferentzia batean parte hartu du Mondragon Taldeko zuzendaritza-karguekin batera, Kunshan-eko industria-parkean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GorkaEtxabe
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: La delegación vasca en China se desplaza a Jiangsu donde visitan Copreci y GGM Gestool (Gestamp) https://t.co/rnUqQBZhOq https…

  • @JavierZarraona1
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Bilera Oskar Goitiarekin, MCC-ko presidenteordearekin, kooperatibak Kunshan-en duen parkean #chinaEUS https://t.co/rnUqQBZhOq

Ekitaldiko kargudunak