Eu

Energia eraginkortasunaren hobekuntzaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko diru laguntzek 1.400 proiektu abiaraztea sustatu zuten

2017.eko urtarrilak 18

2016ko Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzen balantzea

  • 13.910 etxetresna elektriko ere berritu ziren, eraginkortasun handikoak jartzeko.
  • Hartutako neurri horiei guztiei esker, Euskadin kontsumitzen den azken energiaren %0,7aren baliokidea den aurrezpena lortuko da

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak, 2016an, 11.000.000 euro bideratu zituen energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak abian jartzeko proiektuak sustatzera. Diru laguntza horiek hiru jarduera ardatz hauei begira zuzendu ziren: energia eraginkortasuna hobetzeko egitasmoak eta neurriak sustatzera sektore guztietan, energia berriztagarrien erabilera bultzatzera eta etxeko ekipamendua berritzen laguntzera.

2016ko ekitaldia amaitu ondoren, eta espedienteen %100 aztertu eta gero, 1.400 proiektu inguruk jaso dute Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzaren bat aurrera eramateko. Horretaz gain, 13.910 etxetresna elektriko ere berritu ziren, eta horien ordez energia kalifikazio handienekoak merkaturatu ziren. Guztira, hartutako neurri eta proiektu horien bitartez, 36.000 tep (petrolio tona baliokide) aurreztuko dira, Euskadiko azken energia kontsumoaren %0,7aren baliokidea dena.

Programa sektorialak

Izen horrekin lagundu dira diruz energia eraginkortasuna hobetzea helburu zuten zenbait egitasmo eta neurri sektore kontsumitzaile guztietan: Industria, Hirugarren Sektorea,  Herri-administrazioa, Garraioa eta ESEak (energia zerbitzu enpresak).

Orotara, 971 proiektuk jaso dute diru laguntza, eta energia eraginkortasunaren hobekuntza deitutako epigrafe generikoaren izenean bideratu dira. Horren barruan era askotako jarduerak burutu dira, esate baterako, galdaren ordezkapenak, eraginkortasun handikoak instalatzeko,  barne zein kanpo argiztapena hobetzeko egitasmoak, industria osagaiak ordezkatzeko egitasmoak, konpresoreak aldatzeko, kasu, inguratzaile termikoaren hobekuntza industrian eta zerbitzuetan, klimatizazio sistemak hobetzeari begirako neurriak, etab. Hori guztia helburu argi eta zehatz batzuekin: sektore horietan energia kontsumoa murriztea, faktura ahalik eta gehien gutxitzea eta lehiakortasuna hobetzea.

Aurrekoaz gain, nabarmentzekoa da garraioan petrolioaren deribatuen erabilera gutxitzera bideratutako diru laguntzak, energiaren aurrezpenean eragin handi-handia duena, hain zuzen ere. Hala, denetara, 40 ibilgailu astun, gas naturalez elikatutako eta salgaien garraiorako erabiltzen diren 38 kamioi (gasolioa erabiltzen dutenak ordezkatzen dituztenak zuzenean) eta hirietan ibiltzeko  2 autobus elektriko erosteko diru laguntzak eman dira. Horrekin batera, aurten ere diruz lagundu da auto alternatiboen erosketa, gure errepideetan batetik bestera dabiltzanak dagoeneko. Zehazki, energia alternatiboez baliatuta ibiltzen diren 60 ibilgailu baino gehiago daude enpresen flotetan laguntza horiei esker. Horietatik, %76 auto edo furgoneta elektriko puruak dira, %16 hibrido entxufagarriak eta %8 gas natural konprimituaz elikatzen direnak. Pertsona partikularrei dagokienez,  20 auto eta motor erosteko diru laguntzak eman dira; horien arten, %85 hibridoak.

Berriztagarriak

Energia berriztagarrien erabilera sustatzeko instalazio berrien ezarpenari begirako diru laguntzak honako alor hauetan banatu ziren: biomasan, geotermian, jatorri berriztagarrien bidezko ekoizpen elektrikoetan eta itsas energia aprobetxatzeko prototipoekin saiakuntzak egiteari bideratutakoan.    Ekitaldi honetan, azpimarratzekoa da geotermiari lotutako instalazioen gehikuntza, eraikinak berotzeko lurpeko tenperatura konstantea erabiltzen duen eraginkortasun handiko energia berriztagarria dena. Era berean, jatorri berriztagarrien bidezko ekoizpen elektrikoen instalazio ugari martxan jarri dira diru laguntza horiei esker. Guztira, laguntzen programa horren bidez, 428 instalazio berri abiatu ziren Euskadin.

Etxeko ekipamendua

2016ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planak milioi bat euro bideratu zuen etxeko tresnak ordezkatzera; zehazki, lerro zuriko 13.910 etxetresna aldatu ziren haren bitartez, eraginkortasun handiko labeak, lehorgailuak, indukzio plakak, hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak eta ontzi-garbigailuak, hain justu ere.

2016ko diru laguntzen programak

Diru laguntza €

Proiektu kopurua

PROGRAMA SEKTORIALAK

7.050.000

972

Industria sektorea

2.800.000

273

Hirugarren sektorea

1.900.000

330

Herri-administrazioa

1.100.000

138

Garraioa eta mugikortasun eraginkorra

900.000

226

ESEak

350.000

5

BERRIZTAGARRIAK

2.950.000

428

Biomasa

700.000

232

Geotermia

1.200.000

105

Ekoizpen elektriko berriztagarria

350.000

87

Itsas energiak

700.000

4

ETXEKO EKIPAMENDUA

1.000.000

13.910

Etxetresna Elektrikoen Renove

1.000.000

13.910

GUZTIRA

11.000.000

15.310

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    2016ko Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzen balantzea aurkeztu da https://t.co/d1pJQZ4hoD EVEuskadi https://t.co/yjRDEuHbvM

    201…

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    Presentado el balance de las ayudas 2016 del Ente Vasco de la Energía https://t.co/jozkT10nyv EVEuskadi https://t.co/uzAtvrDBy9

    Presenta…

Ekitaldiko kargudunak