Eu

Euskadik bere askotariko agenda aurkeztu du FITURren

2017.eko urtarrilak 18

Agenda oparo batek agerian utzi du gaur Euskadiren gaitasuna turistarentzat askotariko eskaintza eta erakargarria erakusteko. Sailburuak inaugurazioa egindakoan, standa erakusleiho bihurtu da Euskadiren txokoak eta bikaintasuneko eskaintza miresteko.

FITUR 2017aren lehen eguna standaren inaugurazioarekin hasi da, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Echevarríaren hitzaldiarekin, zeinak helmuga turistikoetan iraunkortasunaren garrantzia defendatu duen Fiturtech foroan.

Euskal gastronomiaren eskaintzak ireki du aurkezpen-txanda Euskadiko standean, gastromapa berriarekin eta Donostia turismo & Convention Bureau-ren agerraldiarekin. Hiriburu gipuzkoarrak bere eskaintza turistikoa ikusgai egin nahi izan du 12 hilabete, 12 arrazoi Donostia bisitatzeko goiburuarekin, ihesaldiak hirian esperientzia ahaztezina izateko urteko edozein hilabetetan, arreta berezia jarrita turismo kulturalean, gastronomikoan, erromantikoan, eta kirol- eta jaialdi-arlokoan.

Bizkaiak “Bizkaiko Golkoa/Bay of Biscay" gida aurkeztu du Ekonomia Sustapeneko diputatu Imanol Pradalesen eskutik. Lonely Planet-ekin lankidetzan egindako gida turistiko bat, bidaiariak golkoko kostaldean zehar aurki ditzakeen baliabideei, jarduerei eta ibilbide turistikoei buruzkoa.

Gastronomia berriz ardatz nagusi dela, museo enogastronomikoen sareak ibilbide bat egin du gastromuseums.com web-orrian zehar. Guztira sei museok eta interpretazio-zentrok osatzen dute sare hori, bisitariari Euskadiko produktu gastronomiko batzuen atzean ezkutatzen diren mamia, tradizioak eta balioak transmititu nahi dizkiotenak.Esperientziek barnean hartzen dituzte dastaketak eta probaketak, bisitak upeltegietara, bazkari-afariak eta produktu batzuk egiteko tailerrak, hala nola gazta edo sagardoa.

Sagardoak eman dio, hain zuzen, azken ukitua jardunaldiari, Gipuzkoan ireki berri den Txotx-denboraldiaren aurkezpenarekin.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko urtarrilak 24

    Es muy positivo dar a conocer la marca Euskadi de manera global. Estas ferias de turismo son un evento muy importante para enseñar las maravillas que esconde nuestra tierra.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak