Eu

“Euskadik baliabide guztiak ditu nabarmentzeko” dio Retortillo sailburuak FITUR 2017ko Euskadiko standaren inaugurazioan

2017.eko urtarrilak 18

Sailburuak esan duenez, “une egokian gaude gure turismoa iraunkorra eta bikaintasunekoa izan dadin egiteko”
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Euskadiko standa inauguratu du gaur

FITUR 2017an eta nabarmendu du turismoa ekonomian zer garrantzitsua den eta Euskadiren irudia munduan proiektatzeko zer lagungarria den. “Urtero bisitari-errekorrak gainditzea” dakarren hazkunde baten ondoren, Retortillok gogoratu du ahaleginak produktu, azpiegitura eta helmugen kalitatea hobetzera bideratu behar direla.

Sailburuaren hitzetan, Euskadik baditu baliabideak nabarmentzeko, “gure gastronomiagatik, sukaldaritzagatik, ostatuengatik, paisaiengatik, kalitatezko merkataritzagatik eta sektoreko profesionalengatik”. Profesional horien garrantzia nabarmendu du, sektorea prestakuntzaren bidez profesionalizatzeko premia ahaztu gabe, “etengabeko hobekuntzako” helburuak lortzeko.

Retortillok onartu du turismoak Euskadin askotariko eskaintza izateko abantaila duela, modu eraginkorrean ezagutarazten ari diren produktu finkatuekin, eta horien salmenta indartzen jarraituko dela potentzial turisten artean, baina baita operadore eta eragileen artean ere. “Bihur dezagun turista Euskadiko enbaxadore hoberena”, amaitu du.

Euskadiko standak 700 m2 ditu, eta Basque Country markan oinarritzen da berrikuntza eta turismo esperientziala erakusteko. Corten altzairuan eta Chillida eta Ibarrola euskal artisten eta Bernardo Atxaga idazlearen eta bere “Minutu bateko manifestuaren” inspirazioan oinarritutako stand bat.


Enogastronomiak toki garrantzitsua izango du, Jaurlaritzaren apustu nagusia baita turismoari begira, eta ideia hori indartzeko hainbat aurkezpen izango dira, hala nola Miniature kongresua, museo enogastronomikoen sarea edo Arabako Errioxako campus enogastronomikoa, besteak beste.


Halaber, 5 egun hauetan zehar, Euskadiren eskaintza dibertsifikatuaren garrantzia erakutsiko da, helmugako topetan zentratutako eskaintza: ikusgai egongo da standaren jarduera batzuetan: familia-turismoaren eta Arabako txoko galduen eskaintza, Urdaibaiko eskaintza turistikoa, “12 hilabete 12 kausa Donostiak liluratu zaitzan”, Zarautzeko Surf Pro txapelketa, Bay of Biskay/Bizkaiko Golkoa gida, 2017ko txotx-denboraldia eta beste asko, Euskadik turistari eskain diezaiokeen guztiaren ikuspegi bat emango dutenak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @a_retortillo
    2017.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMOA] Alfredo Retortillo Sailburuak #Euskadi-ko standa inauguratu du gaur @fitur_madrid 2017an ➡ https://t.co/gZVM81TvP4

Ekitaldiko kargudunak