Eu

Martuteneko ekaitz-tanga berria lehenengoz jardunean

2017.eko urtarrilak 17
  • Durante el último episodio de aguas altas en el Urumea

Euri oparoek bultzatuta, uholde arriskuagatik maila laranjan izan dira kantauriar isurialdeko arroetako zenbait puntutan azken egunetan; Gipuzkoan batez ere. Baita Urumean ere.

Martutenen uholdeei aurre egiteko lanak egin aurretik, Urumea hazita zetorrenero, Martutene auzoko estolderietako urek ezin zuten biderik egin Urumearano, azken honen maila altuagoa izateagatik. Hartara, auzoan uholde arriskua handitzen zen, eta urak bere egiten zuen: euri urak ekarritako emari horiek estolderitik askatu ezin.

URAk Martutenenen abian dituen lanon artean, Martuteneko ekaitz-tanga aipatzekoa da: ponpaketa-sistema baten bidez, Martutenen meta zitezkeen urak Urumea itzularaztea ahalbidetzen baitu, Urumearen maila gorabehera.

 Atzo sistema hori jardun zen lehenengoz, eta Martuteneko auzoan ura metatzea saihestu zuen, Urumeara natural isuri ezinagatik.

Honi esker, eta burututako lanoi esker, ur-goraldia Martutenetik igarotzean lasaiago pasa da: agerikoa izan da ur-emaria Martuteneko zubipetik edota El Pilarreko pasabidetik pasatzeko zuen aldea.

Martuteneko obrak Urumeako uholdeen aurkako lanen baitan egin dira (1. fasea). Ibaiaren 850 metroko tarte bat bideratuko da, uraldiak auzo donostiar horretatik arazorik gabe pasa daitezen 500 urteko errepikatze-denborako tartean (Martuteneko zubiaren eta El Pilar pasabidearen ordezkatzea barne). Horrela, segurtasun-maila nabarmen igoko da lehengoko egoerarekin alderatuta. URAk konpromiso irmoa du lanon bigarren faseari ahalik bezain azkarren heltzeko.

Dena dela ezinbestekoa da gogoraraztea uholde arriskuaren kudeaketan ez dela 0  arriskurik. Erronka zera da: ur-goraldi natural eta errepikakorrek bere egin behar duten lurraldeetan erabilera kaltebera gehiagorik ez jartzea; hartara halako lan berriak eta ibaiari erasanak saihesteko.

Jarduera horien guztien aurrekontua 19 milioi eurokoa izan da guztira, eta obrak egiteko epea, berriz, 30 hilabetekoa. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak