Eu

Robert Treviñoren aurkezpen ofiziala: bera izango da Euskadiko Orkestraren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera

2017.eko urtarrilak 16

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Orkestrako presidente Bingen Zupiria, zuzendari nagusi Oriol Rochekin batera, buzu izan da Robert Treviño Euskadiko Orkestraren zuzendari titular berriaren aurkezpen ofizialean. 2017/2018 denboraldia hastearekin batera ekingo dio erronka berri honi musikari estatubatuarrak. Joxean Muñoz Kultura Sailburuordea ere izan da Orkestrak Donostian duen egoitzan izandako ekitaldi honetan.

Euskal orkestrako arduradun artistiko gorena 2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020 denboraldietan izango da titular. Euskadiko Orkestraren Zuzendari Nagusi Oriol Rochek proposatua, izendapena joan zen azaroan onartu zuen Administrazio Kontseiluak. Robert Treviñok Jun Märklen lekukoa hartuko du, horrek 2017ko ekainan bukatuko baitu 2014ko udazkenean abiatu zen hiru denboraldiko kontratua.

Zuzendari titular berriak bitan zuzendu du Euskadiko Orkestra. Estreinakoz, joan zen martxoan izan zen Orkestrarekin: Abonu Denboraldiaren baitan, Bruckner-en 7. Sinfonia zuzendu zuen. Ondoren, irailan, BBK Museo Hiria/Ciudad Museo proiektuaren harira, Bilboko Azkuna Zentroan izandako kontzertua zuzendu zuen. Robert Treviñok zuzendari-profil berri bati erantzuten dio eta aurrera jarraituko du musika-erakunde honek Euskadiko funtsezko proiektu gisa egin beharreko hedatze- eta sendotze-bidean.

Bere ibilbideari dagokionez, Robert Treviñok bere nazioarteko jardunean aurrerapauso bat eginez hartu du bere gain EOSen titular izateko ardura. 2013ko abenduan, Moskuko Bolshoi ezagun bezain zailean inoiz ez bezalako arrakastatzat hartua izan zen hura abiapuntua izan zen gerora Europa eta Asian barrena zuzendari gonbidatu gisa egindako bidean. Egun debutatu du jada ospe handiko orkestrekin: Munich eta Londresko orkestra filarmonikoak, Bambergeko Sinfonikoa, Frantziako Orkestra Nazionala eta Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, esaterako. Eta Estatu Batuetan ere aurrera darrai eta Detroit, San Francisco, Cleveland edo Cincinnatiko orkestrak zuzentzen ditu sarritan. Datozen asteotan zuzenduko dituen kontzertuen artean, azpimarragarrienak dira Nanteseko La Folle Journée jaialdian emango dituenak (otsailaren 2tik 5era) edo Bambergeko Orkestrarekin (urtarrilaren 26an eta 27an) Berlingo Irratiko Orkestrarekin (martxoaren 11n) eta Birmingham Hiriko Orkestra Sinfonikoarekin (martxoaren 16an eta 17an) dituen konpromezuak.

Zuzendari titular izendatua izatearekin, Robert Treviñok bat egin du, 1982an sortu zenetik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ibilbidea gidatu duten maisuekin. Treviñoren aurretik, Orkestraren buruzagitzan aritu dira Jun Märkl, Andrés Orozco-Estrada, Gilbert Varga eta Cristian Mandeal, Mario Venzago, Hans Graf, Miguel Ángel Gómez Martínez, Matthias Kuntzsch, Maximiano Valdés eta Enrique Jordá, ohorezko zuzendari izandakoa.


Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Orkestrako presidente Bingen Zupiria, zuzendari nagusi Oriol Rochekin batera, buzu izan da Robert Treviño Euskadiko Orkestraren zuzendari titular berriaren aurkezpen ofizialean. 2017/2018 denboraldia hastearekin batera ekingo dio erronka berri honi estatubatuarrak. Joxean Muñoz Kultura Sailburuordeaa ere izan zen Orkestrak Donostian duen egoitzan izandako ekitaldi honetan.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @baluarte
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Robert Treviño izango da @euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera ➡ https://t.co/EeAIwiXAuf

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    Bilbao700: RT Irekia: Robert Treviño izango da euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aur… https://t.co/QCjMP03dK3

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    Bilbao700: RT Irekia: Robert Treviño izango da euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aur… https://t.co/iIYiqiztsw

  • @Bilbao700
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Robert Treviño izango da @euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera ➡ https://t.co/mbi4h2qdLy

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    Robert Treviño izango da euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera https://t.co/h2nvPucef2

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    Presentación oficial de Robert Treviño, nuevo director titular de la euskadiorkestra para la Temporada 2017/2018 https://t.co/3pkEivuTZn

  • @euskadiorkestra
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Robert Treviño izango da @euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera ➡ https://t.co/EeAIwiXAuf

  • @euskadiorkestra
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Robert Treviño izango da @euskadiorkestra-ren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera ➡ https://t.co/mbi4h2qdLy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak