Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak legealdiaren plangintza estrategikoa onartu du, Gobernu-programaren lehen oinarria

2017.eko urtarrilak 17

Eusko Jaurlaritzak luiziaren ondorioz bizilekuz aldatu behar duten Bergarako familiek erabiltzeko etxebizitza publikoak eskaini ditu 

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman die hasi berri den legealdian Jaurlaritzaren ekintza egituratuko duten plan estrategikoei. Plan horiexek dira gobernu-programaren lehen oinarriak. Gaurko bileran onartutako akordioan, guztira, 15 plan estrategiko bildu dira. Plan horiek Lehendakariak ezarritako helburuei erantzuten diete eta Europa 2020 Estrategiarekin bat datoz. Hala adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Otsaila aurretik Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko diren sailarteko plan estrategiko horiek helburu hau dute: Lehendakariak legealdi honetan Euskadirentzako ezarri dituen erronka nagusiei erantzutea. Erronka horien artean daude, besteak beste, pobrezia % 20 murriztea, Euskadi goi mailako berrikuntzako Europako eskualde gisa finkatzea, langabezia % 10etik jaistea, eta eskola uzten dutenen tasa murriztea.  Gainera, Eusko Jaurlaritzak sailetako 54 plan osagarri onartuko ditu. Plan horien bidez, Jaurlaritzaren programa betetzeko ekimen sektorial espezifikoak garatzen dira.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi du, atzo gertatutako luiziaren ondorioz bizilekuz aldatu behar duten Bergarako familiek erabiltzeko etxebizitza publikoak eskaini dituela. Atzo arratsaldean gertatutako luiziaren ondorioz, guztira 21 familiek irten behar izan zuten euren etxeetatik. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila herriko udalarekin harremanetan dago, “istripuaren eragina” zehazteko, eta kaltetuek euren etxebizitzetara itzultzeko aukerarik ez badute, beste bizileku bat "ahalik eta azkarren eta ahalik eta berme handienarekin" uzteko. Horretarako, jada zehaztu dira inguru horretan bizilagun horiek erabiltzeko moduan egongo liratekeen etxebizitza publikoak.

PRESIDENTEEN BATZARRA

Bestalde, eta hedabideen galderei erantzunez, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du, gaur Madrilen egiten ari den Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Batzarrean Lehendakaria ez egoteak ez duela agenda publikoa aldatzen, eta “ez duela bertan proposatutako jarduketa asko burutzea eragotziko”, bere ustez, batzarra egin ala ez, jarduketa horiek gauzatu egingo zirelako. Gainera, aztergaien zerrenda ezagutu ondoren, Erkorekak uste du “Presidenteen Batzar bat baino gehiago, batzar sektorialen batzar bat egiten ari direla”, bertan aztertzen ari diren gaiak sektorialak direlako. 

Eusko Jaurlaritza, beste behin ere, Espainiako Gobernuarekin alde biko harremanaren alde agertzen da. Horren haritik berretsi du Lehendakaria Mariano Rajoy presidentearekin biltzeko prest dagoela, bilerarako data oraindik zehaztu ez den arren. 

2017-01-17 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    [2] Gai nabarmena Jaurlaritzak legealdiaren plangintza estrategikoa onartu du, Gobernu-programaren lehen oinarria https://t.co/44hybLPtK2

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    [3] Beste gaiak Luizia Bergaran, Presidenteen Batzarra https://t.co/44hybLPtK2 https://t.co/H8dNthrrWV

    [3] Beste gaiak Luizia Bergaran,…

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos Desprendimiento Bergara, Conferencia presidentes autonómicos https://t.co/YMxpJGEse6 https://t.co/8px1VnPqxy

    [3] Otros…

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)