Eu

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du asteazkenean Gipuzkoako Foru Aldundiko proba bat dela eta

2017.eko urtarrilak 16

Euskotrenek asteazkenean, urtarrilaren 18an, Lasarte-Oria eta Hendaia artean trenen zerbitzu gehigarria eskainiko du, Ficoban Foru Aldundiak burutuko duen proba dela eta.

Ficobara, proba burutuko den lekura, joan-etorriak errazteko helburuarekin, ondorengo zerbitzua eskainiko da:

LASARTE-ORIA – AMARA - HENDAIA

15 minuturik behin zerbitzua Lasarte-Oria – Hendaia artean 8:30etik 9:30era eta 13:00etatik 14:00etara

HENDAIA – AMARA – LASARTE-ORIA

15 minuturik behin zerbitzua Hendaia – Lasarte-Oria artean 9:33tik 10:33ra eta 14:03tik 15:03ra. Hendaiatik 9:43an eta 10:13an irteten diren trenak Amararaino soilik iritsiko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko