Nahiko hezkidetza programaren V jardunaldi orokorra: komunikabideak hezkidetzaren ikuspuntutik
Nahiko hezkidetza programaren V Jardunaldi orokorra egin da gaur goizean. Bertan bi hizlari izan dira: Batetik, Pikara Magazineko arduraduna den June Fernándezek “Formatu tradizionaleko eta egungo formatuetako hedabideak eskolan hezkidetzaren ikuspuntutik” hitzaldia eskaini du. Bestetik, Aizea Villarreal moda estilistak “Itxura pertsonala, autoestimua eta onarpena berdintasunaren ikuspegitik hitzaldia eskaini du. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da Nahiko. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.