Eu

Beatriz Artolazabal Alzheimerra duten pertsonen senitartekoen AFA-Araba elkartearen XXV. urtemugako ospakizunean

2017.eko urtarrilak 15
  • 200 pertsona Artium museoko zine, dantza eta musika ikuskizunean

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Alzheimerraren eta beste Dementzia batzuen AFA-Araba elkartearen XXV. urtemuga ospatzeko Arabako hiriburuko Artium arte garaikidearen museoan egindako ekitaldian parte hartu du gaur goizean.

 

Ospakizunaren jai-adierazpena osatu dute “Mnémosine” film laburrak, Aguraingo musika eta dantza taldeen emanaldiek eta AFA-Arabako lehendakari Maribel Perearen agurrak.

 

Beatriz Artolazabal sailburuarekin batera izan dira ospakizunean Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Marian Olabarrieta foru-diputatua, Peio López de Munain, Nerea Melgosa, Ainhoa Domaika eta Leticia Comeron zinegotziak, Vital-Kutxabank Fundazioaren presidente Ion Urresti eta Aguraingo alkate Iñaki Beraza.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maribel Perea, Ramiro González, Peio López de Munain