Eu

Eusko Jaurlaritzak deitoratu egiten du Gobernu espainarrak Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legearen aurkako helegitea gauzatu izana

2017.eko urtarrilak 13
  • Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren ustez, “Gobernu espainiarrak aukera handi bat galdu du erakundearteko harremanen etapa berri baten inguruan emandako mezuari sinesgarritasuna emateko, gehiengo absolutuaren garaiaren ondoren”.
  • Gainera, esan duenez, “akatsa da, bi erakundeen arteko harremanen ikuspegitik”, Gobernu espainiarrak Eusko Jaurlaritzari ofizialki ez komunikatzea helegitea gaur Konstituzio Auzitegiaren aurrean bideratu izana.                          

Eusko Jaurlaritzak deitoratu egiten du gobernu espainiarrak, azkenean, 1/2016 Legearen, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoaren aurkako helegitea gaur Konstituzio Auzitegian gauzatu izana. 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren ustez, “Gobernu espainiarrak aukera handi bat galdu du erakundearteko harremanen etapa berri baten inguruan emandako mezuari sinesgarritasuna emateko, gehiengo absolutuaren garaiaren ondoren”.Ildo horretan, gogorarazi du lege hori “Eusko Legebiltzarraren gehiengo handi batek onartu zuela”, eta adierazi du Eusko Jaurlaritzak Gobernu espainiarraren “ahalegin handiagoa” espero zuela, uste duelako “akordioa, espero zenaz gain, posible zela”.  Honela esan du: “Gobernu espainiarrak hitzetatik ekintzetara igaro gabe jarraitzen du Euskadirekin duen harremanean”.

Bestetik, Josu Erkorekak esan duenez “akatsa da, bi erakundeen arteko harremanen ikuspegitik”, Gobernu espainiarrak Eusko Jaurlaritzari ofizialki ez komunikatzea helegitea gaur Konstituzio Auzitegiaren aurrean bideratu izana.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak berriz errepikatu du autogobernuaren defentsarekin eta Gernikako Estatutuan aurreikusitako eskumenekin duen konpromisoa. Gogorarazi du oraindik beste bi lege daudela aldebiko negoziazioa egiteko helegitea bideratu aurretik, eta bermatu du lan egingo duela eta bere esku dauden mekanismo guztiak jarriko dituela gobernu espainiarrak bi legeen aurka helegitea jartzea eta Konstituzio Auzitegiak haiek etetea ekiditeko:

- 1978 eta 1999 artean legez kontrako errepresio-egoeretan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Legea.

- Legegintzako Herri Ekimenari buruzko Legea.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Akatsa da, bi erakundeen arteko harremanen ikuspegitik @Gob_eus https://t.co/n55NCQLXPd

  • @jerkoreka
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Akatsa da, bi erakundeen arteko harremanen ikuspegitik @Gob_eus https://t.co/n55NCQLXPd

  • @jerkoreka
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Creo que es un error desde el punto de vista de la relación bilateral e interinstitucional Euskadi-Estado @Gob_eus https://t.co/BXoAlDGBKc

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)