
Guztira euskal 13 udalerritako udaltzaingoetako 46 agentek eta ofizialordek diplomak jaso dituzte Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian
Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak eta Rodrigo Gartzia Segurtasun Koordinazioko zuzendariak diplomak eman dizkiete gaur Arkauten prestakuntza-ikastaroak amaitu dituzten euskal hamahiru udalerritako udaltzaingoetako 34 agenteri eta 12 ofizialorderi.
Joan den urteko azaroan, Donostiako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 26 agentek kredentzialak jaso zituzten Arkauteko akademian prestakuntza-ikastaroa amaitu ondoren.
Bi hilabete geroago, gaur, Abanto-Zierbenako, Basauriko, Beasaingo, Ermuko, Errenteriako, Hernaniko, Ordiziako eta Oiartzungo udaltzaingoetako 34 agentek diplomak jaso dituzte, udalerri horietan udaltzain lan egin ahal izateko beharrezkoa den prestakuntza-aldia gainditu ondoren.
Era berean, Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak diplomak eman dizkie hilabete hauetan prestakuntza fasea bete duten Arrasateko, Irungo, Santurtziko, Sestaoko eta Vitoria-Gasteizko 12 ofizialordeei.
“Akademiako prestakuntza-aldian udaltzaingoko agente eta ofizialorde lanetan egingo duzuen ibilbidean gidatuko zaituzteten ezagupenak helarazi nahi izan dizkizuegu. Baina ezagupen teknikoak eskuratzea edo legezko testuetan jasotzen diren printzipio etikoak ezagutzea garrantzi handikoa izanik ere, funtsezkoa da horiek zuen gain hartzea eta polizia-zereginetan aplikatzea. Izan ere, printzipio horiek eragina dute herritarren eskubideengan, erakundearen irudian eta lanbide-eraginkortasunean” eman du aditzera Arkauteko akademiako zuzendariak. Gainera, “Akademia, Euskadiko segurtasun publikoaren ezagutzaren birika, bizirik mantentzeko” irakasleek eta instrukzioko eta administrazioko langileek egindako lana eskertu du.
Horrez gain, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak 2017an, hiru taldetan, ehunetik gora udaltzain berri prestatzea aurreikusi du. Taldeetako bat Bilbaoko Udalak hautatutako 42 pertsonek osatuko dute, beste talde batean Vitoria-Gasteizko udalak hautatutako 39 pertsona arituko da, eta hirugarren taldea Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritako 37 pertsonek osatuko dute.
-
2017-01-13
Comentario de Twitter:
Irekia: 46 agentes y suboficiales de Policía Local de 13 municipios vascos han recibido hoy sus diplomas en Arkaut… https://t.co/y9eMtQ0BdX -
2017-01-13
Comentario de Twitter:
Irekia: Guztira euskal 13 udalerritako udaltzaingoetako 46 agentek eta ofizialordek diplomak jaso dituzte Arkauten… https://t.co/jwlNHteIkc -
2017-01-13
Comentario de Twitter:
Irekia: 46 agentes y suboficiales de Policía Local de 13 municipios vascos han recibido hoy sus diplomas en Arkaut… https://t.co/Cszvsddv38 -
2017-01-13
Comentario de Twitter:
Irekia: Guztira euskal 13 udalerritako udaltzaingoetako 46 agentek eta ofizialordek diplomak jaso dituzte Arkauten… https://t.co/iyK4Eyh5dn -
2017-01-13
Comentario de Twitter:
46 agentes y suboficiales de Policía Local de 13 municipios vascos han recibido hoy sus diplomas en Arkaute https://t.co/qfgjQcX5Ka … -
2017-01-13
Comentario de Twitter:
Guztira euskal 13 udalerritako udaltzaingoetako 46 agentek eta ofizialordek diplomak jaso dituzte Arkauten https://t.co/sUDmOpGhYA …