Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza-ituna, bikaintasuna eta irakasleen prestakuntza nahiz egonkortasunaren aldeko apustua

2017.eko urtarrilak 23
  • Hezkuntza Sailak hezkuntza, gizarte eta politika eragileen arteko ituna sustatuko du, ondoren Hezkuntzaren Euskal Lege berri bat onartzeko helburuarekin.
  • Lanbide Heziketaren Legea izango da beste helburuetako bat.
  • Enplegu Publikorako Eskaintzak deituko dira urtero.
  • Irakasleen prestakuntzari eta ebaluazioari erabateko bultzada emango zaie.
  • Eskola-jazarpenaren aurkako plana aurkeztuko da.
  • Ikerketaren, transferentziaren eta nazioartekotzearen aldeko apustu irmoa, bai Lanbide Heziketan eta baita Unibertsitatean ere.

 

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak XI. legealdirako bere Sailak dituen jarduera lerro nagusiak azaldu ditu gaur goizez Legebiltzarrean.

Hezkuntza Batzordearen aurrean, eta bere lantaldeko sailburuordeak lagun zituela –Maite Alonso, Hezkuntza sailburuordea; Jorge Arevalo, Lanbide Heziketakoa; Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketakoa; Olatz Garamendi, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea- Uriarte sailburuak aurreko legealdiko alderdi esanguratsuenen laburpena egin du, 2017-2020 aldirako berak zuzentzen duen Sailak dituen ildo estrategiko nagusiak azaltzearekin batera.

Hezkuntzaren aldeko Ituna

Erronka nagusien artean, Hezkuntzaren aldeko Itun berri bat bultzatu beharra azpimarratu du sailburuak, Hezkuntzaren Euskal Lege berri bat onartu aurretiko pauso gisa: “Azpimarratu nahi dut guretzat Hezkuntza herri baten erronka dela, erronka kolektiboa. Titular bat aukeratu beharko banu, hauxe nabarmenduko nuke. XI. legealdiak elkarrizketa izango du ezaugarri nagusi, ideia-alderatzea, baina baita sentsibilitateak batzeko borondatea eta kontsentsua bilatzea ere. Hori guztia, gure hezkuntza sistemaren aburuz arautua izan behar duena fideltasunez islatuko duen akordiora iristea helburu hartuta. Eta hori guztia, guztiok partekatzen dugun ideia baten inguruan eraikia: eskola ekitatiboa, inklusiboa, anitza, kalitatezkoa eta bikaintasunerantz doana. (…) Legealdi honetan, elkarrizketa bultzatuko dut, eta akordio batera iristeko adostasuna bilatzea, hau da, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea eta lankidetza behar dituen itun batera iristeko kontsentsua”.

Irakasleen egonkortasunak eragin zuzena du hezkuntzaren kalitatean. Horregatik, Uriarte sailburuak aurreratu du legealdi honetan urtero deituko dituela Enplegu Publikorako Eskaintzak. Era honetan, sistemaren egonkortasun handiagoa lortzeaz gain –eta ondorioz, hezkuntzaren kalitatean hobekuntza-, hainbat eta hainbat familiaren ongizate handiagoa ere ahalbidetuko da.

EPEen maiztasun honek, aurreikusita dauden erretiroak gehituta, Hezkuntzako lantaldeak gaztetzea ekarriko du.

Irakasleen prestakuntzak funtsezko elementu izaten jarraituko du legealdi berrian, irakasleen profila Euskal Hezkuntza Sistemaren beharretara egokitzea eta eguneratzea. Lan ildo horretan, Hezkuntza Sailak irakasleen ebaluazioari ekingo dio, hauen etengabeko formaziorako lagungarri gertatuko den tresna gisa. Zuzendaritza taldeen lidergoan sakontzen ere jarraituko du Sailak.

Aukera berdintasuna eta eskolaratzea bermatzeko helburuz, eta gizarte babeserako euskal ereduaren defentsan, Hezkuntza Sailak baldintzak betetzen dituzten familia guztiei bermatuko eta erraztuko die bekak eskuratzea. Urtero 55 milioi euro inguru bideratuko dira beketarako. Kopuru hori handitu egingo da, eskaera kopurua betetzeko beharrezko gertatuko balitz.

Euskal Hezkuntza Sistema eskola inklusiboari eusteko beharrezko dituen erremintez hornitzeko, Hezkuntza Sailak eskola-jazarpenaren aurkako Plan bat aurkeztuko du. Ikastetxeentzat gida balioa izango duen erreferentzia-marko bat, kasuen prebentzioari eta atzemateari modu integralean helduko dion plana, eta jazarpen egoeren aurrean izan beharreko esku-hartzeen koherentzia ere modu integralean planteatuko duena. Dagoeneko, gisa honetako arazoei aurre hartzeko, abian jarrita daude zenbait ekimen, hala  nola, jazarpen edo ziber-bullying kasuen aurrean ikastetxeei nahiz ikasleei informazioa eta orientazioa emateko Segurtasun Sailarekin itxitako akordioa. 

Lanbide Heziketaren Legea eta Lanbide Heziketaren V. Euskal Plana

Lanbide Heziketaren inguruan, garai berrietara egokitzen jarraitzeko beharra nabarmendu du Hezkuntza sailburuak, nazioarteko erreferentzia izaten segitzeko helburuarekin. Horretarako, Lanbide Heziketaren Lege-proiektua igorriko du Legebiltzarrera, eta legealdi honetan zehar Lanbide Heziketaren V. Euskal Planarekin osatuko da aipaturiko arau hori.

Lanbide Heziketa Dualari dagokionez berriz, Uriartek azaldu du berak zuzentzen duen Sailak formula horren alde egiten jarraituko duela, enpresekin eta gizarte eragileekin koordinazioan. Eta erronka ezarri dio bere buruari: 2020an, Lanbide Heziketako ikasleen %50ak heziketa dualean jasotzea prestakuntza.

Ekintzailetza sustatzen jarraituko du Lanbide Heziketak, eta ikasle ahalik eta autonomoenak trebatzeko apustu eginez. Horretarako, ekintzaile-kulturan murgilduko dira 40.000 ikasle baino gehiago “Ikasenpresa” programaren bidez. Gainera, “UrratsBat” programak ahalbidetuko du Lanbide Heziketako ikasleek 350 enpresa pasa sortzea, euren ikastetxeen laguntzarekin.

Baina enpresak sortzen laguntzeaz gain, Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE) laguntza eskaintzen ere jarraituko du Euskadiko Lanbide Heziketak, hobetzeko eta garai berrietara egokitzeko bere erronkari jarraiki. Datozen lau urteetan, 1.500 ETE inguruk Lanbide Heziketako zentroen aholkularitza izango dute zenbait alderdi berritzaile abian jartzeko, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak markatutako politiken ildoan, eta beste erakunde batzuekin elkarlanean.

Euskarari dagokionez, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartzen du Bigarren Hezkuntzako ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek Lanbide Heziketako ikasketak ere euskaraz jarraitzeko aukera bermatuta izan dezaten. Helburua da, 2020rako Lanbide Heziketako ikasleen %50ek ikasketak hizkuntza honetan egitea.

Unibertsitate Plana eta ikerketari bultzada

Euskal Unibertsitate Sistema sustatzen jarraitzea izango da erronka nagusietako bat. Indarrean den Unibertsitate Planaren emaitzak aztertu ondoren, legealdi honetan IV. Unibertsitate Plana (2019-2022 aldirakoa) osatuko da. Plan honek zehaztuko ditu oinarrizko ardatzek izango dituzten lan-ildoak: bikaintasuna eta formazioa, nazioartekotzea, eta ezagutzaren nahiz ikerketa-emaitzen transferentzia.

Erronka hauei heltzeko, Goi Mailako Hezkuntzan BPGren %1,5eko gastura iristeko helburuari eusten dio Eusko Jaurlaritzak, finantziazio mixtoaren bidez (publiko-pribatua).

Ikerketak ere behar duen bultzada jasotzen jarraituko du. Arlo horretan, Uriarte sailburuak azaldu duenez, zientzia-politikara eta ikerketara bideratzen diren baliabideek %5eko hazkundea izango dute urtero.

Nabarmentzeko moduko beste erronka bat, BERC deritzen Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen estrategia berriaren definizioa (2018-2012 eperako) izango da. Entzute eta prestigio handiko zentro hauek Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen jarraituko dute.

Datozen urteetan, ikertzaileen karrera profesionalaren euskal eredua garatuko du Hezkuntza Sailak, ikertzailearen ibilbidea osatzen duen “Research Associate” programa berriki onartu ostean. Ekimen hau Ikerbasqueren Plan Estrategiko berria (2018-2021 aldirakoa) osatzearekin batera garatuko da.

Bestalde, XI. legealdian unibertsitate-ikasketa eredu propioren garapena ere gertatuko da, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekin koordinazioan. Eredu horretan nazioartekotzea, enpresarekiko harremana eta formazioaren kalitatea ardatz nagusi dituzten titulazioak bultzatuko dira.

 

Hezkuntza sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, bere sailaren jarduera-ildo nagusiak azaltzeko. (11\10\06\02\0007)

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Lanbide Heziketa legea legealdiko helburuen artean https://t.co/yxduK69uDI @FPeuskadi @JulenElgeta@Xabier_Egibide @jon_iartza…

  • @MendizabalaFP
    2017.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Lanbide Heziketa legea legealdiko helburuen artean https://t.co/yxduK69uDI @FPeuskadi @JulenElgeta@Xabier_Egibide @jon_iartza…

  • @trodriguezfer
    2017.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Lanbide Heziketa legea legealdiko helburuen artean https://t.co/yxduK69uDI @FPeuskadi @JulenElgeta@Xabier_Egibide @jon_iartza…

  • 2017.eko urtarrilak 24

    Concuerdo con Juan Luis Espina en el sentido que toda formación , educativa en este caso, apunta a cubrir necesidades pero fundamentalmente a cumplir objetivos que el País Vasco se ha dado, de modo que tener problemas de acceso al sistema es un nudo a resolver.

  • 2017.eko urtarrilak 23

    Está bien pensar en la formación inicial de los docentes, pero no servirá de nada si luego no tienen ninguna oportunidad de acceso al sistema. De hecho, la formación inicial ya ha empezado a cambiar desde que magisterio se ha convertido en un grado. Además, la ausencia de una vía real de acceso a la función pública en Euskadi para las promociones más jóvenes, les está empujando a continuar obteniendo nuevas especialidades, idiomas...
    La propuesta de Oferta Pública de Empleo anual debe ir acompañada de un replanteamiento de la normativa que gestiona la OPE en Euskadi en la línea de lo que ya sucede en otras comunidades autónomas: que el hecho de aprobar una OPE, en el caso de que no se obtenga plaza, tenga repercusión en la posición en las listas de sustitución. En la OPE 2015 aprobaron jóvenes docentes que, por no tener experiencia previa, están en las listas en los puestos de cola sin ninguna oportunidad de trabajo en los próximos años, a menos que se inicien en algún centro concertado, en el que los criterios de contratación escapan al control público, a pesar de estar sostenidos con fondos públicos. Esas mismas personas estarían trabajando en la red pública desde el 1 de septiembre de 2015.

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Cristina Uriarte #Hezkuntza sailburuak bere Sailak dituen jarduera lerro nagusiak azaldu ditu Legebiltzar… https://t.co/ge7LTtTkyt

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Cristina Uriarte #Hezkuntza sailburuak bere Sailak dituen jarduera lerro nagusiak azaldu ditu Legebiltzar… https://t.co/pmo3VjBoBh

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte #Hezkuntza sailburuak bere Sailak dituen jarduera lerro nagusiak azaldu ditu Legebiltzarrean ➡ https://t.co/i4zzQXi2QF

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: La Consejera de Educación Cristina Uriarte, ha presentado las principales líneas de actuación de su Depar… https://t.co/2J6VgNMtUa

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: La Consejera de Educación Cristina Uriarte, ha presentado las principales líneas de actuación de su Depar… https://t.co/2O7kdKk1Z8

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Educación Cristina Uriarte, ha presentado las principales líneas de actuación de su Departamento ➡ https://t.co/0TJEVGddfk

Ekitaldiko kargudunak