Eu

Enplegua, gizarte politikak eta oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuko dituen politika ekonomiko eta fiskala garatuko du Eusko jaurlaritzak

2017.eko urtarrilak 20

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazu Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordearen aurrean agertu da gaur, Sailak legegintzaldi honetan aurrera eramango duen jardueraren ildo nagusiak azaltzeko. Ganberarekin lankidetzan eta gardentasunez jokatzea bereizgarri izango duen jarduera izango da. Enplegua, gizarte politikak eta oinarrizko zerbitzu Publikoak bermatuko dituen politika ekonomiko eta fiskala garatuko du Eusko Jaurlaritzak.  Bere hitzaldian, ekonomia eta aurrekontuen nahiz ogasun eta finantzen alorrean Ogasun eta Ekonomia Sailak gauzatuko duen politikaz aritu da, legegintza-ekimenak aditzera emateaz gain. Halaber, Kupoaren inguruko desadostasunak ebazteko eta hurrengo Bost Urteko Legea diseinatzeko lan egingo duen aldebiko lantaldearen berri eman du, Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro Cristóbal Montororen erantzuna jaso eta gero, aste honetan bertan.

“Helburua da bi erakundeen arteko elkar ulertzeko eta harreman egonkorretarako bidea irekitzea, era normalizatuan ebazteko gobernu zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ekonomiaren, finantzen eta zergen alorreko gaiak”, adierazi du Azpiazuk. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, hauek izango dira parte hartuko dutenak: Juan Miguel Bilbao, Ogasun eta Finantza Politikako sailburuordea; Zuriñe Embid, Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen zuzendaria; Itziar Agirre, Zerga Administrazioko zuzendaria; Teresa Viguri, Arabako Foru Aldundiko Ogasuneko zuzendaria; José Gabriel Rubí, Bizkaiko Foru Aldundiko Idazkari Nagusi Teknikoa, eta Bittori Zabala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria. Bestalde, hurrengoak dira Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren ordezkari izendatutakoak: Belén Navarro, Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Finantzaketako idazkari nagusia; Gorka López, Autonomia Erkidegoen Finantzaketako zuzendariorde nagusia; Elena de Ancos, Lurralde Ogasunekiko Zerga Harremanetarako zuzendariorde nagusia; Lía Torrente, Autonomia Erkidegoen Finantza Azterlanen zuzendariorde nagusia; Concepción García, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Antolamendu eta Koordinaziorako zuzendariorde nagusia; eta Octavio Carazo, Ogasuneko Estatu Idazkaritzako Kabineteko kide aholkularia. Hemendik aurrera, egutegia eta lan-metodoa ezarri beharko dira.

Azpiazu sailburuak aditzera eman eta koalizio-akordioan jasota dagoenez, helburua da Estatuarekin akordioa lortzea 2011ko ekitaldiari dagokion kupoan egiteke dauden likidazioetarako, eta behin betiko likidazioa egitea 2012-2016 aldiko behin-behineko kupoen aldetik, bai eta beharrezko akordioak sustatzea ere, Kupoa zehazteko metodologiari buruzko bost urteko lege berria onartzeko.

Pedro Azpiazuk Ekonomia Ituna ere aipatu du, Estatuarekiko harreman ekonomiko-finantzarioak bideratzeko tresna gisa nahiz bizikidetza politiko-instituzionalerako elementu gisa. “Geure autogobernuan dugun ezaugarri nagusietako bat da, eta salatzeko eta arbuiatzeko konpromisoa hartzen dugu, Estatuak EAEko finantza- eta zerga-politikaren gainean esku hartzeko asmoz jardunez gero, errespetatu gabe eta aldebiko batzordeetan ekonomia eta finantzen arloko jarduera publiko guztirako neurri egokiak adostu gabe”, esan du. Nahitaez eguneratu beharreko alderdi bat edari azukredunen gaineko zerga berri baten ezarpenak eragingo du, eta horrek beste arlo batzuetan ere aurrera egiteko aukera eman behar du.

Ekarpenei buruzko Legea

Azpiazuk zuzendutako Sailaren beste erronka bat da Ekarpenei buruzko Legea berritzea. Lege hori, hain zuzen ere, luzapenean dago 2011. urteaz geroztik, 2007an onarturiko metodologiaren hasierako bost urteko indarraldia bukatu eta gero. Arau berriak oreka zail bati eutsi beharko dio, politika publikoen finantza-estalduraren eta administrazio bakoitzak ematen dituen zerbitzuetarako finantzaketarik onena izateko helburu legitimoen artean.

“Ezinbestekoa da funtsezko lege bat diseinatzea, erakunde arteko adostasunean oinarritutakoa, EAEko administrazio publikoen finantza-nahikotasuna bermatzeko modukoa, administrazio horietako bakoitzak dituen eskumenak aintzat harturik eta lurralde bakoitzaren ezaugarri sozioekonomikoak ahaztu gabe”, azaldu du Sailburuak.

Zerga-sistema ekitatibo, progresibo eta nahikoa

Ogasun eta Ekonomia Sailak, legegintzaldi honetan, foru-aldundiekin lankidetzan, ekitatiboa, progresiboa eta nahikoa izango den zerga-sistema bat gordetzeko politika fiskal batean lan egiteko asmoa du; politika horrek, halaber, sarrera eta gastu publikoen arteko orekarik onena ere bermatu beharko du. Hazkundearen eta elkartasunaren zerbitzura egongo da, eta ekonomia-jarduera, berrikuntza zein enplegua sustatzeko helburua izango du, bai eta gizarte-politikei eta funtsezko zerbitzu publikoei eusteko helburua ere.

Azpiazu sailburuak Zerga Koordinaziorako Organoan Euskadiko gainerako administrazioekin batera lan egiteko asmoa agertu du, 2017. urte honetan zehar ebaluazio bat egiteko aspaldi honetan izandako aldaketei buruz, bai eta azterketa bat eta, hala badagokio, proposamen bat ere, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemak etorkizunean izango duen garapenaren inguruan, erakunde bakoitzaren eskumenen esparrua errespetaturik, betiere. “Jarduera horren guztiaren helburua da zerga-sistemak administrazioen finantza-nahikotasuna bermatzea, zerbitzu publikoez, ekoizpen-ekonomiaren sustapenaz eta, oro har, herrialdearen beharrizanez arduratu ahal izateko”, gehitu du Azpiazuk.

Sailaren funtsezko beste arlo bat da jarduera koordinatua bultzatzen jarraitzea zerga-iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren kontra. “Iruzurraren aurrean, Sail honek buru eta bihotz jardungo du”, baieztatu du.

Finantza-politikaren erronkak

Sailak jarritako erronka nagusietako bat da egungo finantza-tresna publikoak arrazionalizatzen jarraitzea, Euskadiko finantza-sistema publikoaren baliabideak optimizatzeko eta sistemaren beraren sendotasuna areagotzeko helburuarekin. Finantzen Euskal Institutua funtsezko pieza da, finantza-eragiketa ugari bideratu duena eta garapen-maila handia lortu duena.

Azpiazu sailburuak hazkunderako, ekonomia-jardueraren sustapenerako, berrikuntzarako nahiz enplegurako tresnatzat jotzen du finantza-politika. Arlo horretan sartzen da, hain zuzen ere, 250 milioi euroko funts publiko-pribatua sustatzea, teknologiaren eta nazioartekotzearen aldetik potentzialtasuna duten EAEko enpresak hazi eta errotzea bermatzeko.

Badago, gainera, tresna-multzo bat, herrialdeko ekoizpen-sektoreei laguntza finantzarioa emateko. Tresna horiek eragile publiko zein pribatuen bidez funtzionatzen dute: arrisku-kapitaleko funtsak; laguntza finantzarioko programak; abalak eta bermeak ematea; EKARPEN sozietatearen bidez partaidetzak hartzea; elkar bermatzeko sozietateen abalen birfinantzamendua; maileguak, finantza-erakundeekiko lankidetza-hitzarmenak, eta abar. Euskadin bertan diharduen finantza-sektoreari dagokionez, baloreak kontratatzeko zentroak gainbegiratzen jarraituko da, Euskadiko aurrezki-kutxa, banku-fundazio zein kreditu-kooperatibenak.

Araudiaren egoera

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren berezko arloei dagokienez, hau da, Antolaketa-arauei buruzko Legean bildu eta zehaztuta dauden arloei dagokienez, Ogasun eta Ekonomia Sailak koherente eta nahikotzat jotzen ditu hura osatzen duten legeak. Hala eta guztiz ere, egoki irizten zaie erregulazio jakin batzuei:

  1. Euskadiko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen Testu Bategina ixtea; ekimen horrek antolamendu juridikora berrikuntzarik ekarri ez arren, segurtasun juridikoa ematen du.
  2. Adaptar el Texto Refundido del Régimen Presupuestario de Euskadi, para introducir en la normativa presupuestaria los principios de estabilidad presupuestaria, sostenibilidad financiera y plurianualidad, así como adecuar y acomodar el procedimiento de elaboración presupuestaria a la regulación reglamentaria de la Unión Europea.EAEko Aurrekontu Araubidearen Testu Bategina egokitzea, aurrekontuen araudian aurrekontu-egonkortasunaren, finantza-iraunkortasunaren eta urte-aniztasunaren printzipioak sartzeko, eta, orobat, aurrekontuak egiteko prozedura Europar Batasunaren erregelamenduzko arauketara egokitu eta moldatzeko.
  3. EAEko diru-laguntzei buruzko Legea diseinatzea, Euskadiko Administrazio Publikoak aurrera eramaten duen sustatze-jardueraren oinarriak ezartzeko, eta Estatuaren araudiaren aplikagarritasunaren gaineko interpretazioak eragozteko; halaber, justifikazio-atala sendotu beharko du, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeari dagokionez, eta berdintasuna eta objektibotasuna aplika daitezen bermatu beharko du laguntzak eta diru-laguntzak ematerakoan.
  4. 2018-2021erako Euskadiko Estatistika Planari buruzko Lege-proiektua atontzea.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioei buruzko Legea onartzea, gure estatutu-eskumenak gauzatzeko. Helburua da aurrezki-kutxen arloan egun dagoen araudia egokitzea eta Euskadiko banku-fundazioen araubide juridikoa erregulatzea, Estatuak arlo horretan duen oinarrizko araudiaren arabera.
  6. Gernikako Autonomia Estatutuaren arabera egiteke dauden transferentziak azkenik egitea, ekonomiaren eta finantzen arloan, lehiaren defentsari, kredituari eta bankari, aseguruei, kreditu ofizialari edo balore-merkatuari dagokienez, besteak beste.

2017ko aurrekontuak

Hilabete baten buruan, Ogasun eta Ekonomia Sailak 2017rako Aurrekontuen proiektua aurkeztuko du, eta EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko orain dauden estrategiei zein zehaztuko diren beste estrategia berri batzuei emango die babesa, besteak beste, nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta industria-sektorearentzako nahiz beste jarduera-sektore batzuentzako (merkataritza, ostalaritza, turismoa eta lehen sektorea) laguntzaren arloetan.

Pedro Azpiazu sailburuak berriz ere agertu du Legebiltzarreko talde guztiekin biltzeko interesa, aurrekontu-proiektuaren ildo nagusien eta oinarrizko edukien berri emateko, eta, era berean, haien planteamenduak ezagutzeko.

Azkenik, Azpiazuk nabarmendu egin du, Euskadiko ekonomia-politikan zein lehiaren defentsarako politikan, Lehiaren Euskal Agintaritzak duen zalantzarik gabeko garrantziaren balioa, bai eta aurrera eramaten duen prebentziozko eta pedagogiazko lana ere. Estatistika-jarduerari dagokionez, Euskadiko estatistika-erakunde nagusia, EUSTAT, ere aipatu du ezinbesteko tresna gisa, politika publikoak diseinatu eta ebaluatzerakoan laguntza emateko.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [HACIENDA Y ECONOMÍA] El Consejero Pedro Azpiazu ha explicado las líneas generales de actuación para la le… https://t.co/697TtXU4Dm

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [HACIENDA Y ECONOMÍA] El Consejero Pedro Azpiazu ha explicado las líneas generales de actuación para la le… https://t.co/eEUPeNoRhZ

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [HACIENDA Y ECONOMÍA] El Consejero Pedro Azpiazu ha explicado las líneas generales de actuación para la l… https://t.co/eEUPeNoRhZ

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: [HACIENDA Y ECONOMÍA] El Consejero Pedro Azpiazu ha explicado las líneas generales de actuación para la l… https://t.co/697TtXU4Dm

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    [HACIENDA Y ECONOMÍA] El Consejero Pedro Azpiazu ha explicado las líneas generales de actuación para la legislatura➡ https://t.co/jHt38kwOt1

Ekitaldiko kargudunak