Eu

Eneko Atxak 2017ko Txotx denboraldia ireki du

2017.eko urtarrilak 11

“Gure Sagardo Berria” oihua egin ondoren Eneko Atxak 2017 Txotx denboraldiari hasiera eman dio, Astigarragan, Sagardoaren Lurraldea Elkarteak antolatutako XXIV Sagardo Berriaren Egunaren inguruan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek azpimarratu du elikadura kate osoaren ahotsa dela Eneko Atxak, lehengaia, sagarra, produktua, sagardoa eta gastronomia batzen.

Ekitaldian ere kalitatezko produktu bat lortzeko egiten dituzten ahaleginak eskertu die Oroz sailburuordeak sardogileei, azken urteetan bai ekoizpen ekipamenduak berritu eta sagardoa lantzeko prozedurak optimizatu dituztelako.

2016ko uztan 16 milio litro sagardo atera dira, haietatik %45a bertako euskal sagarrarekin eginda. Sagardoa egiterako orduan lehengaia, sagarra, bertakoa izan dadin bultzatzen ari gara Eusko Jaurlaritzatik azken urtetan. presentzia gero eta handiagoa izan dadin bideratzen ari gara gure ahaleginak Diputazioarekin batera eta honek ondorioztatu du astelehenan aurkeztu genuen Euskal Sagardo Jatorri Izendapen proiektua berria. Jatorrizko Izenpenarekin sagardoa desberdintzea eta babestea lortuko da eta kontsumitzaileari bere erosketa hautuan bertako, kalitatezko produktua bermatuko zaio.

Sagardo Berriaren Eguna Oroz sailburuordearekin ere izan dira Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria eta Asier Arrese, HAZI Fundazioko zuzendaria. HAZIk Euskal Sagardoa markaren kalitatea bermatzeko prozesua ziurtatuko du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia: #Txotx El cocinero Eneko Atxa abrió ayer la temporada del Txotx 2017 ➡ https://t.co/l4OQVhVnzM https://t.co/AlFNxz7eq9

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak