Berriak Osasuna
qrcode

Debagoieneko ESIko erakundeek kalitatearen eta segurtasunaren nazioarteko "Joint Commission" ziurtagiri entzutetsua jaso dute Bartzelonan

2017-01-12

Debagoieneko Ospitaleak eta Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko Lehen Mailako Arreta Unitateek, guztiak ere Debagoieneko ESIren osasun-erakundeak, Joint Commission erakundearen lehendakari eta zuzendari exekutibo Paula Wilsonen eskutik jaso zuten 2016an lortutako ziurtagiri garrantzitsu hau atzo arratsaldean Bartzelonan, Avedis Donabedian sarien urteko ekitaldian.

 

Tolosaldea ESIk integrazio asistentzialaren 2017ko Avedis Donabedian saria jaso zuen

 

Debagoieneko Ospitaleak eta Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko Lehen Mailako Arreta Unitateek, guztiak ere Debagoieneko ESIren osasun-erakundeak, 2016an lortutako nazioarteko Joint Commission ziurtagiria jaso zuten atzo arratsaldean Bartzelonan, erakundearen lehendakari eta zuzendari exekutibo Paula Wilsonen eskutik, pazientea oinarri duen arretaren kalitatea, pazientearen segurtasuna, prozesu klinikoetako arriskuen hobekuntza eta kudeaketa dinamiko eta parte-hartzailean oinarritutako eredua baloratu ondoren.

Horrekin, Debagoieneko ESI nazioarteko ziurtagiri garrantzitsu hau lortzen duen Osakidetzako lehenengo ESIa izango da Lenizko Lehen Mailako Arreta Unitatearen ebaluazioa, otsailaren hasierarako aurreikusita dagoena, amaitzen denean.

Ospe handiko ziurtagiri hau emateko ekitaldi publikoa atzo arratsaldean egin zen Bartzelonan, Kataluniako Musikaren Jauregian, kalitate bikaintasunaren Avedis Donabedian sarien urteko zeremoniaren barnean. Tolosaldea ESIk integrazio asistentzialaren 2017ko Avedis Donabedian saria jaso zuen bertan

Osasuneko sailburu Jon Darpón oso gustura agertu da jasotako sariekin, behin berriro ere Osakidetzaren kalitate bikaina balioesten duten aldetik, eta profesional guztiak zoriondu ditu eguneroko lanarengatik eta ahaleginarengatik, errekonozimendu horiek lortzeko funtsezkoak direnak.

Gaur egun, osasun-ziurtagirietan, munduan ez dago Joint Commissionek adinako esperientzia duen  beste erakunderik, eta 50 urtetik gora daramatza osasun-erakundeen eta erakunde soziosanitarioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeari emanda. Gaur-gaurkoz, munduan 20.000 erakunde inguru egiaztatu ditu, tartean, Osakidetzaren Debagoieneko ESIa.

Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat pazientearen segurtasuna kalitatea da, bai eta asistentzia prozesuen eraginkortasunaren oinarrizko euskarrietako bat ere, eta 2013-2020 aldirako Osasun Planak zehaztutako jarduketa-ildo lehenetsietako bat da. Berez, pazientearen segurtasunerako estrategiari loturiko proiektuak garatzeko apustua eta Euskadiko osasun-erakundeetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko Dekretua kontuan hartuta,  Euskadi puntako eskualdeetako bat da Europan pazientearen onerako segurtasun-neurrien arloan.

Aipatutako guztia eta “pazientea oinarri duen arreta” kontzeptua, arretaren jarraipena oinarrizko osagaitzat duena, dira ziurtagiri-eredu honek zorrotz ebaluatzen dituen oinarrizko alderdiak.  

  

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilak 12

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan