Berriak Osasuna

Gora egin dute gripe kasuek Euskadin urtarrileko lehenengo astean

2017.eko urtarrilak 12

 

  • 100.000 biztanleko 341,6 kasu izan dira, eta 0-4 adin-tartean du eraginik handiena. 
  • Sasoiaren hasieratik 58 pertsona ospitaleratu dituzte egoera larrian gripeagatik.

 

Euskadin gora egiten jarraitzen dute gripe-kasuek urtarrileko lehenengo astean, negua iristearekin batera eta aurreko urteetako joerari jarraituz espero zen bezala.  

EAEko Mediku Jagoleen Sareak emandako datuen arabera (urtero jartzen da martxan sarea urtaroko gripearen zaintza egiteko), urteko lehenengo astean gora egin du intzidentzia-tasak aurrekoarekin alderatuta, eta 100.000 biztanleko 341,6 kasutara iritsi da.

Orokorrean, urteko lehenengo asteetan beti egiten dute gora gripe-kasuek, eta askotan garai honetan izaten dira intzidentzia-tasarik handienak.  

Haurrengan du eraginik handiena gripeak, 0-4 adin-tarteko haurren artean bereziki.

Gripe baieztatua dela eta ospitaleratutako pertsona-kopuruari dagokionez, sasoiaren hasieratik 58 kasu larri ospitaleratu dira, horietatik % 55,6 emakumeak, batez beste 72 urtekoak; eta horietatik 16 ZIUn sartu dira. Ospitaleratutako pertsonen % 81ek arrisku-faktoreak ditu, edo 64 urtetik gorako adin-tartekoak dira.

Jasotako datuen arabera, analisi mikrobiologikoek egiaztatu dute kasurik gehienetan AH3 motako birusa isolatu dela; aurten orain arte dabiltzan birus guztiak dira A motakoak, eta sartuta daude aurtengo txertoan.

Hori guztia kontuan hartuta, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogora ekarri dute gripearen aurkako txertoa hartzea dela gripeari aurre egiteko prebentzio-metodorik eraginkorrena, eta berretsi dute txertoa hartu behar dela txertaketa-aldian birusa indartu aurretik inmunizatu ahal izateko.

Kasuek gora egiten jarraitzen dutela ikusita, Osasun Saila eta Osakidetza gripearen eguneroko jarraipena egiten ari dira, eta, besteak beste, aurreikusitako Kontingentzia Plana jarri dute martxan, beste 417 ohe egokitu dituzte eta 230 profesional baino gehiago kontratatu dituzte, eta ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetara eta lehen mailako arretako Etengabeko Arreta Puntuetara (EAP) jotzen duten pazienteen arreta lehenetsi dute.

 

Lehen mailako arreta

Urteko lehenengo astean guztira 4.803 kontsulta artatu dira gripe-sintomak direla eta. Hiru lurralde historikoetako tasak oso antzekoak dira.

 

Gomendioak

          

  • Atseden hartzea, likido ugari edatea eta sukarra jaisteko antitermikoak hartzea dira gomendio nagusiak. 
  • Sukarra jaisten ez bada eta gripe-prozesuari aurre egiteko osasun-arreta behar bada, osasun-zentrora eta Etengabeko Arreta Puntuetara (EAP) jotzea eta medikuen aginduak jarraitzea gomendatzen da. 
  • Beste gaixotasunen bat izatean sor daitezkeen konplikazio larriagoen kasuan, ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetara jotzea gomendatzen da. 
  • Garrantzitsua da kontuan hartzea, transmisio eta kutsatze indize handia duenez, ezinbestekoa dela prebentzio-neurri higienikoak hartzea, besteak beste, eztula eta doministiku egitean babestea, eskuak sarri garbitzea edo erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea.

 

  

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilak 12

7 iruzkin
  • @inmaizcoa
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE La actividad gripal en Euskadi aumenta en la primera semana de enero ➡ https://t.co/0rxbHKrtQ3

  • @inmaizcoa
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPEA Gora egin dute gripe kasuek Euskadin urtarrileko lehenengo astean ➡ https://t.co/Jk7mx9NUsa

  • @luor33
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE La actividad gripal en Euskadi aumenta en la primera semana de enero ➡ https://t.co/0rxbHKrtQ3

  • @aijesukadi1
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE La actividad gripal en Euskadi aumenta en la primera semana de enero ➡ https://t.co/0rxbHKrtQ3

  • @OSIBilbaoBasurt
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPEA Gora egin dute gripe kasuek Euskadin urtarrileko lehenengo astean ➡ https://t.co/Jk7mx9NUsa

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [GRIPEA] Gora egin dute gripe kasuek Euskadin urtarrileko lehenengo astean ➡ https://t.co/LLXtY96b90

  • @OSIBilbaoBasurt
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE La actividad gripal en Euskadi aumenta en la primera semana de enero ➡ https://t.co/0rxbHKrtQ3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan