Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du

2017.eko urtarrilak 12
  • San Egidio Komunitateak garatutako “korridore humanitarioak” esperientzia ezagutu du lehendakariak Erroman
  • Egoera honi erantzuna ematea Espainiako Gobernuari planteatutako euskal agendan sartu da

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak agiri bat aurkeztuko duela datozen asteotan pertsona errefuxiatuen harrera eta errefuxiatuekiko elkartasuna arlo sozialean, politikoan eta instituzionalean kudeatzeko esparru partekatu bat zehazteko, lehentasuna eta erantzunak eman ahal izateko harreraren, integrazioaren eta nazioarteko lankidetzaren arloko beharrei. 

Alde horretatik, errefuxiatuen arazoari eman beharreko erantzuna Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 aldirako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planean jasoko dela aurreratu du.

Eusko Jaurlaritzak Erromara egin duen bidaia ofizialean San Egidio Komunitateak abian jarritako “korridore humanitarioak” esperientzia eta integrazio-prozesua sakondu ahal izan du lehendakariak. Legezko bide bat da, segurua, eta egoera ahulean dauden pertsonek pobreziatik eta gerratik ihesi Mediterraneoan bizia arriskuan ez jartzea du helburu.

Lehendakaria San Egidio Komunitatearen presidente Marco Impagliazzorekin elkartu da, eta una hauetan, gizartean integratu ahal izateko, Komunitatearen eskolan ikasten ari diren gazte errefuxiatuen esperientziak entzun ahal izan ditu.

Lehendakariarekin batera ordezkaritza ofiziala osatu dute Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok.  

Errefuxiatuak hartzeko konpromisoa

Lehendakariak adierazi du Euskadik badituela dagokion errefuxiatu-kopurua elkartasunez eta erantzukizunez hartzeko borondatea eta baliabideak. Aitortu du ez duela pertsona horien sarbidearen giltza, baina lanean jarraituko duela aukerak bilatzen jarraitzeko.

Alde horretatik, Urkulluk jakinarazi du krisi humanitarioari erantzuna ematea Espainiako Gobernuari planteatutako euskal agendan sartu duela. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak proposatu nahi du Korridore Humanitarioen bidea aukera gisa aztertzea.

Konpromiso hori euskal gizartearen elkartasunaren adierazpena da, egunez egun antolatzen ari den aldetik errefuxiatuei laguntza eskaintzeko. Bestalde, lehendakariak jaso du oraintsu onartutako legez besteko proposamen batean Eusko Legebiltzarrak pertsona errefuxiatuei erantzun integrala eta sarbide segurua emateko adierazitako borondatea ere.  

San Egidio Komunitatea

San Egidio Komunitateak joan den abenduaren 12an jaso zuen René Cassin saria, balioen eta giza eskubideen sustapena aitortzen duena. Sari hori eman ondoren, lehendakariak hurbiletik ezagutu nahi izan du bere jarduera, eta Euskadin aplikatzeko aukerak aztertu nahi izan ditu.

Komunitatea 1968an sortu zen, eta erlijioen arteko elkarrizketa, herrien arteko senidetzea, pobreziaren aurkako borroka eta munduko krisi belikoen amaiera erraztea sustatzeagatik nabarmendu da. Impagliazzok eta lehendakariak “Bakearen Aretoan” egin dituzte beren adierazpenak, Sant’Egidio Plazan komunitateak duen egoitzaren gune enblematikoan. Bertan sinatu zen 1992an Mozambikeko gerra zibilari amaiera eman zion bake-akordioa, eta bertan egin dira nazioartean garrantzi handia izan duten beste hainbat topaketa ere.

Azken urteotan bere jardueraren ardatza “korridore humanitarioak” izenekoak bultzatzea izan da. Italiako Gobernuarekin 2016an lortutako akordioari esker San Egidio Komunitateak legez eta modu seguruan mugitzen ditu errefuxiatuak. Egoera ahulean dauden pertsona horiei “bisa humanitario” bat ematen zaie Mediterraneoan hondoratzeko arriskua saihets dezaten.  

Ondoren, eta behin Italiara iristean, beren asilo-eskaera tramitatzen du Komunitateak, eta beste gizarte-erakunde batzuekin batera Italiako gizartean integratzeko prozesua sustatzen du: familiak penintsulan barrena kokatzen ditu, eta prestakuntza ematen die lehendakariak bisitatu duena bezalako eskoletan. Aukera izan du Lehendakariak errefuxiatuekin hitz egiteko. Horietako batzuk beren bizitzaren berri eman diote baita beren familien argazkiak erakutsi ere. Esperientzia pilotuaren hasierako fasean, iaz, 500 pertsona iritsi ziren Italiara “korridore humanitario” hauen bitartez, eta aurreikusten da 2017an 1.000ra iritsiko direla. 

Erroma, 2017ko urtarrilak 12

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du ➡ https://t.co/trwdxvrDsl

  • @DianaGDKO
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du ➡ https://t.co/hGwRb7Vt3E

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du https://t.co/GvVZiBUtiz

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    El nuevo Plan de Convivencia y DD.HH del Gobierno Vasco abordará la problemática de las personas refugiadas https://t.co/EyHweOABeD

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du ➡ https://t.co/aycqQZ6IiP

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El nuevo Plan de Convivencia y DD.HH del Gobierno Vasco abordará la problemática de las personas refugiada… https://t.co/8NPLUWE0tA

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du ➡ https://t.co/YEQqsZ0AcR

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: El nuevo Plan de Convivencia y DD.HH del Gobierno Vasco abordará la problemática de las personas refugiad… https://t.co/XRTJUr4yHg

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak errefuxiatuen arazoa jasoko du ➡ https://t.co/YEQqsZ0AcR

Ekitaldiko kargudunak