
Erkorekak dio sozietate publikoek ordaintzen hasi behar dutela kendutako soldata, “auzitegien planteamendua oso argia baita”
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Bizkaia Irratian
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak gogorarazi du sozietate publikoek zuzendaritzakoak ez diren lan-kontratudun langileei itzultzen hasi behar dutela 2015eko uztailaren 31tik aurrera kendutako soldata-ehunekoa. “Ez dago auzitegietara joateko arrazoirik, haien planteamendua argia baita” esan du gaur goizean Bizkaia Irratian emandako elkarrizketan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak sozietate publikoei eskatu die ebalua dezatela soldata erregularizatzeak ekarriko duen kostua.
Gogoan izan behar da Konstituzio Auzitegiaren epai batek deuseztatu egin zuela Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen 23.9 artikulua, EAEko sozietate anonimo pulikoetako zuzendaritzakoak ez diren lan-kontratudun langileak sartu izanagatik soldata-murrizketak eragindako kolektiboen zerrendan. Murrizketa hori % 5erainokoa da, eta Espainiako oinarrizko araudian ezarria. Orain, sozietate publiko bakoitzak banakako ebaluazioa egin beharko du itzulketak berekin ekarriko duen gastu publikoaren inguruan. Gainera, informazioa Eusko Jaurlaritzari igorri beharko dio eta dagozkion kopuruak itzultzen hasi beharko du. Hala adierazi du gaur Erkorekak. Haren ustez, ez dago bide judizialerako aukerarik erabaki horren aurka egiteko, “planteamendua argia baita”.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileari galdetu diote Udal Legearen aurka jarritako errekurtsoa behin betiko ken dezan Espainiako Gobernuarekin adostutako hitzarmenaren inguruan. Hitzarmen hori Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan iragarri zen atzo. Nolanahi ere, Erkorekaren iritzian, oraindik ezin da esan Rajoyren kabinetearen jarreran garrantzizko aldaketarik izan denik, eta gogorarazi du azken bost urteotan bete gabeko konpromiso ugari hartu dituela Euskal Autonomia Erkidegoarekiko. “Egia da adierazpen malguagoak eta hitzarmenaren aldekoak egin dituztela, baina horiek egintza zehatzetan gauzatu behar dira”, gehitu du.
Sarek Bilbon larunbat honetarako deitutako martxari dagokionez, Erkorekak berriro gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela manifestazioetan parte hartzen deialdi instituzionalik egin gabe, eta, era berean, esan du herritarren mobilizazio hori errespetatzen duela. Bozeramaileak nabarmendu du espetxeen arloan ardura duten agintariek “urratsak” eman behar dituztela, baita presoen kolektiboek ere, indarkeriaren amaiera ordenatua erraztearren.
-
2017-01-11
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [ENTREVISTA] El consejero y portavoz de Gobierno @jerkoreka ha sido entrevistado en @Bizkaiairratia ➡ https://t.co/2NDtyC19K3 h… -
2017-01-11
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [ENTREVISTA] El consejero y portavoz de Gobierno @jerkoreka ha sido entrevistado en @Bizkaiairratia ➡ https://t.co/2NDtyC19K3 h… -
2017-01-11
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [ENTREVISTA] El consejero y portavoz de Gobierno @jerkoreka ha sido entrevistado en @Bizkaiairratia ➡ https://t.co/2NDtyC19K3 h… -
2017-01-11
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] El consejero y portavoz de Gobierno @jerkoreka ha sido entrevistado en @Bizkaiairratia ➡ https://t.co/GhLHX1G8e3… -
2017-01-11
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [ENTREVISTA] El consejero y portavoz de Gobierno @jerkoreka ha sido entrevistado en @Bizkaiairratia ➡ https://t.co/2NDtyC19K3 h… -
2017-01-11
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] El consejero y portavoz de Gobierno @jerkoreka ha sido entrevistado en @Bizkaiairratia ➡ https://t.co/GhLHX1G8e3…