Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal eta Espainiar gobernuak akordio batera iritsi dira karen aurrean Euskadiko Udal Legearen aurkako helegitea ekiditeko (Gobernu Bilera 2017-01-10)

2017-01-10

Eusko Jaurlaritzak “garrantzitsutzat” jo du akordioa, “lege horren judizializazioa ekidin eta Eusko Legebiltzarrak joan den legealdian onartutako lege garrantzitsuenetako bat bertan behera uzteko aukera behin betiko ezabatuko duena”.

Haatik, Eusko Jaurlaritzak deitoratu egiten du Adikzioen Legearen inguruan oraindik akordio bat ez egotea, eta negoziaziorako dei egiten du epea amaitu aurretik.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur eman du Eusko Jaurlaritzaren eta gobernu espainiarraren artean Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen inguruan lortutako akordioaren berri, dozena bat artikuluren interpretazioari buruzko akordio bat, Konstituzio Auzitegian helegite bat jartzea ekidingo duena.

Batzorde negoziatzaileen lan handi baten ostean, bi gobernuak testu-proposamen batera iritsi dira, eta aste honetan bertan sinatuko dute Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Presidentziako eta Lurralde Administrazioetako presidenteorde eta ministro Soraya Sáenz de Santamaríak.

Akordioak, sinatu eta dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratutakoan, gai garrantzitsuekin lotutako 12 artikulu argituko ditu. Horien artean, hauek: 

  • euskararen erabilera udaletan,
  • barne-antolakuntza eta udal-akordioen publizitate aktiboa, edo
  • herritarren partaidetza udaleko gaietan herri-kontsulten bidez.

Eusko Jaurlaritzak “garrantzitsutzat” jo du akordio hori, “Euskadiko barne-instituzionalizazioa egiteko prozesua osatzen duen lege horren judizializazioa ekidingo duelako”. Gainera, “behin betiko ezabatuko du Eusko Legebiltzarrak joan den legealdian onartutako lege garrantzitsuenetako bat bertan behera uzteko aukera,  beharrezko arau bat, lehen aldiz definitu eta argitzen dituena” udal-eskumenak eta haien finantzaketa egokia lortzen duena.

ADIKZIOEN LEGEA

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak deitoratu egiten du euskal eta espainiar gobernuen jarrerak oso urrun egotea Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legearen inguruan. Haatik, Eusko Jaurlaritzaren ustez, oraindik egunak geratzen dira akordio hori negoziatzeko eta horrekin aurrera egiteko bi gobernuen arteko aldebiko harremanen beharrezko normalizazioan.

HELEGITEAK JARTZEKO EPEAREN AMAIERA

Aste honetan amaituko da bi gobernuak aldebiko Estatu/Euskadi Batzordean lau helegiteetako bi kentzeko negoziatzen ari diren jartzeko epea:

  . Hilaren 14an, larunbata, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea.

  . Hilaren 13an, ostirala, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko