Berriak Lehendakaritza
Eu

Ada Byron sariak egungo emakume teknologoen lana eta iraganeko emakume zientifikoena goraipatzea du helburu

2017.eko urtarrilak 10

Gaur goizean aurkeztu da Deustuko Unibertsitatean Emakume teknologoarentzako Ada Byron sarien laugarren edizioa. Sari honek egungo emakume teknologoen ibilbide bikaina saritu eta mendeetan zehar diziplina zientifiko ugarietan euren ekarpenak egin dituzten emakume zientzialari eta teknologoaen lana goraipatzea du helburu.

Gaurko ekitaldiak gonbidatu berezi bat izan du, UN Women Erakundeko Hego Amerika, Karibe eta Panamako Lidergo eta parte hartze politikorako arduraduna, Irune Aguirrezabal. Nazio Batuetako ordezkariak konferentzia bat eskaini du zeinean azpimarratu du zientzia eta teknologiaren mundua birpertsatu beharra dagoela emakumeak kontuan hartuz.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, bestetik, gogoratu du zientziaren munduan emakume eta gizonen artean ematen den desorekaren arrazoietariko bat ikasketen aukeraketa izaten dela. "Hor generoak eragin handia du oraindik.- esan du- nahiz eta arlo honetan nesken emaitzak mutilen parekoak edo hobeak diren, Ikasketa zientifiko eta teknikoak maskulinizatuta jarraitzen dute. Ez da beraz, gaitasun kontua. Aldiz, neska eta mutilek euren bizitzan zehar jaso dituzten mezuekin du zerikusia besteak beste". 

Ondoren, mahai-ingurua egin da Aguirrezabal eta Landaidaz gain, María Guijarro, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasunerako zuzendariarekin eta Julen Iturbe-Ormaetxe, Artesana en Red Aholkularitzako kidearekin batera.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ada Byron sariak egungo emakume teknologoen lana eta iraganeko emakume zientifikoena goraipatzea du helbur… https://t.co/strtTpDQA8

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El IV Premio Ada Byron quiere visibilizar a las tecnólogas actuales y recordar a mujeres científicas de la… https://t.co/eJ5hOS7Zgk

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: El IV Premio Ada Byron quiere visibilizar a las tecnólogas actuales y recordar a mujeres científicas de la… https://t.co/z04gOpydZD

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ada Byron sariak egungo emakume teknologoen lana eta iraganeko emakume zientifikoena goraipatzea du helbur… https://t.co/fVTmBADXZn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak