Eu

BEATRIZ ARTOLAZABAL: “BEHAR DUTENEI DSBE BAT BERMATU NAHI DIEGU, BIZI-BALDINTZA DUIN BATZUK BERMATZEKO ETA LANERATZEKO AUKERAK LEHENESTEKO”

2017.eko urtarrilak 10
  • Eusko Jaurlaritzak bost hileko epean Legebiltzarrari DSBEri buruzko proposamen integral bat aurkezteko konpromisoa hartu du, iraunkorra eta eraginkorra izango dena

 VG 10 01 16

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalen ustez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta-DSBEn KPI gehituta, “Eusko Jaurlaritzak behar duten pertsona guztiei DSBE bat harmonizatu eta bermatu nahi die, bizi-baldintza duin batzuk izan ditzaten eta DSBE jasotzen ari diren pertsonak laneratzeko aukerak lehenesteko. Ez dago zalantzarik euskal gizarte osoaren erabateko lehentasuna dela”.
Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eguneratzea proposatu du, ekarpenak iazko KPIaren gehikuntzaren neurri berean gehituta. “Eusko Jaurlaritzaren gehikuntza adierazgarria da hau, babes sozialeko euskal sistemaren laguntzei gehituko zaiena”, nabarmendu du Artolazabalek.

Artolazabal sailburuak esan duenez, “DSBE eguneratzea erabaki dugu bizi-kostuaren (KPIaren) gehikuntza kontuan hartuta. Gogoratu nahi dut babes sozialeko euskal sistema osoak bizitzako baldintza duin batzuk bermatzen dituela Euskadin premia sozial handiagoa duten pertsonentzat”.

“Gure baliabide ekonomikoak laneratzeko programak erraztera bideratuko ditugu, langabezian kronifikazio-egoerak ekiditen saiatuta. Gogorarazi nahi dut Eusko Jaurlaritzaren helburua dela Euskadin pobrezia-tasa % 20 murriztea” erantsi du Artolazabal sailburuak.
Artolazabalek Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, “Eusko Jaurlaritzak bost hileko epean Legebiltzarrari DSBEri buruzko proposamen integral bat aurkezteko konpromisoa hartu du, iraunkorra eta eraginkorra izango dena. Sistema hori adostasunetik eta akordiotik eraman da beti Euskadin, eta gorde behar dugun aktibo bat da hori”.
“Nolanahi ere, garrantzitsua da azpimarratzea Lanbidek egindako txosten juridikoak Eusko Jaurlaritza osoak hartu duen erabakia babesten duela. Errealismoaren, erantzukizunaren eta sistemaren iraunkortasunaren printzipioak kontuan hartzen dituen erabakia da hau”, erantsi du.

DSBEren ekarpena

Berriz diot: Euskadin pertsona babesgabeenentzat diru-sarrerak bermatzeko sistema bat egitea, beste herrialde aurreratu batzuen esperientzietan oinarritua, oso lagungarria da Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozial eta ekonomikorako, ahalik eta gizarteratze handiena erraztera bideratuta baitago.

Artolazabalen ustez, “pertsona lan-munduan egotea prestazioan egotea baino kokapen hobea izan behar da. Benetako laneratzea bizkortu behar da, kronifikazio-egoerak ekidinda eta pertsona horiek lan-merkatuan gehitzea estimulatuta”. 

“Era berean, ez da lan-izaerako prestazio bat, haren xedea baita laneratzeko eta gizarteratzeko prozesu bateko oinarrizko premiei lotutako gastuei aurre egiteko nahikoa diru-sarrera ez duten pertsonen premiak estaltzea”, azaldu du Artolazabal sailburuak.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren ustez, egokiagoa da prestazio horren erosteko ahalmenari eustea eta DSBEren xedea bermatzen jarraitzea, eta haren igoerarekin gauzatzen da hori, Kontsumoko Prezioen Indize-KPIren gehikuntzan oinarrituta.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko urtarrilak 21

    Definir personas desfavoreciadas, quienes son ?los que han trabajado ,han cotizado ,han pagado todos los impuestos y despues de una crisis industrial sin precedentes ,se han quedado en el paro,sin poder acceder de nuevo al mercado de laboral y que no tienen para pagar los servicios basicos o son las viudas que despues de criar a las actuales generaciones y no haber contribuido economicamente al sistema ,les quedan pensiones irrisorias muy por debajo de SMI y ya,por tener un piso o una una lonja ,que no pueden ni vender ,porque esta en una zona marginal ,no tiene derecho a ninguna ayuda.
    O los que por llegar a Euskadi despues de pasar por varias autonomias ,los contratan ongs ,los empadronan durante tres años o el tiempo marcado por ley y despues sin aportar absolutamente nada,sin integrarse ,ya son parte del sistema de ayudas RGI,ayuda al alquiler,educacion,sanidad ,........
    Otros paises de la CEE, que nos sirven de referente, protegen primero a sus clases mas desfavorecidas y dada la situacion economica actual, estan cambiando sus politicas sociales de manera que incluso optan por expulsar a ciudadanos de la propia CEE que suponen una carga para ellos.

  • 2017.eko urtarrilak 12

    Excelente noticia.
    Refleja el buen funcionamiento del gobierno vasco para su pueblo.

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “el Gobierno Vasco actualiza la RGI y prioriza la inserción laboral” ➡ https://t.co/96jQCFw5Yx https://t.co/xrg9G9ATL0

Ekitaldiko kargudunak