Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Sailburuak turismo esperientzialaren alde egin du Txotx 2017ko denboraldiaren irekieran

2017.eko urtarrilak 11

Alfredo Retortillo sailburuak, saileko beste kargu batzuekin batera, Txotx 2017ko denboraldiaren irekieran parte hartu du. Sailburuak sailaren apustua erakutsi du “turismo esperientzial baten alde, bisitariari modu aktiboan biziarazten dizkiona lurraldea eta haren ohiturak. Turista jardueraren elementu aktiboa izatea lortzen duen esperientzia bat, ez subjektu pasibo hutsa”.

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, XXIV. Sagardo Berriaren Eguna 2017 egin da, 2017ko txotx-denboraldi berriari eta sagardo berriaz gozatzen hasteko uneari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua Eneko Atxa sukaldaria da.

Sailburuak azaldu du sagardoa dastatzea edari bat baino gehiago dela, eta sentiarazi egiten den esperientzia bat dela. “Bisitariak, sagardotegietara bisitak eginda, txotxarekin, turista izateari uzten dio eta beste bat gehiago bihurtzen da, gonbidatu bat, bisitaldian zehar kontakizunaren, festaren eta sagardoari lotutako kulturaren funtsezko pieza bihurtzen dena”.

Gainera, Retortillok nabarmendu du txotxaren turismoa kalitateko turismo iraunkor bat dela. “Sagardoaren eta sagardotegien munduaren dudarik gabeko erakargarriari gehitu behar zaio denboraldira joaten direnek urtarokotasuna mugitzea eta banatzea lortzen dutela”, esan du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)