
Euskal eta espainiar Gobernuak akordio batera iritsi dira KAren aurrean Euskadiko Udal Legearen aurkako helegitea ekiditeko
Erkorekak Rajoyren gobernuari eskatu dizkio azken urte hauetakoak bezain “egintza sendoak” birzentralizazio-etaparekin amaitzeko eta “utzitako arrastoa neutralizatzeko”
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak jakitera eman du gaur EAEko eta Espainiako gobernuen artean adostutako hitzarmena Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen inguruan. Hitzarmen horretan, dozena bat artikulu interpretatzen dira, Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurtsoak jar daitezen saihesteko. Dena den, Erkorekak nabarmendu du oraindik ikusteko dagoela Mariano Rajoyren gobernuak “laudatzen duen jarrera berria”, aurrekaririk gabeko “birzentralizazioa” bultzatu duena; eta eskatu dizkio azken bost urte hauetakoak bezain “egintza sendoak”, “utzitako arrastoa neutralizatzeko”.
Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Erkorekak azaldu du batzorde negoziatzaileen aldetik egindako “lan gogorraren ondoren” bi gobernuek testu-proposamen bat adostu dutela, aste honetan bertan sinatuko dutena sailburuak berak eta Soraya Sáenz de Santamaría Lurralde Administrazioetarako eta Presidentziako presidenteorde eta ministroak. Hitzarmen “garrantzitsua” da, “Euskal Autonomia Erkidegoko instituzionalizazio-prozesua osatzen duen” lege baten judizializazioa saihestuko baitu.
Aldiz, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago bi gobernuen jarrerak oraindik ere oso aldenduta daudelako Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legearen inguruan. Alabaina, negoziatzeko tartea badagoela uste du.
Erkorekak, berriz ere, aldebiko bidearen aldeko apustua egin du, bere hitzetan, oraindik Espainiako Gobernua egiten ari den judizializazioa saihesteko. Hori dela-eta, zalantzan jartzen du “Rajoyren gobernuak laudatzen duen jarrera berria”. “Azken bost urteotan egintzak sendoak izan dira, aurrekaririk gabeko birzentralizazioa bultzatu da, Euskal Autonomia Erkidegoarekin dauden konpromisoak ez dira bete” adierazi du, kezkatuta, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Gainera, gobernu zentralari erreklamatzen dio hitzetatik egintzetara igaro dadila, azken bost urteotakoak bezain egintza “sendo eta argietara”, “utzitako arrastoa neutralizatzeko”.
SOZIETATE PUBLIKOEN %5
Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du ere erkidegoko sozietate publiko guztiei eskatzea gastu publikoa ebaluatzeko, Konstituzio Auzitegiaren 143/2015 epaiaren eraginpeko zuzendaritzaz besteko langileen soldata arautzeko. Erkorekak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluaren ustez, kolektibo profesional horri 2015eko uztailaren 31tik soldatatik murriztutako kantitateak itzuli behar zaizkio. Data horretan epaitu zuen KAk 2010eko oinarrizko araudi espainiarrak ez zuela eraginik izan behar erkidegoko sektore publikoko sozietate anonimoetako zuzendaritzaz besteko langileen artean.
-
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Ley de Adicciones, 5% Sociedades Públicas ➡ https://t.co/a0SuPlRkiw -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Gob_eus: [2] Los Gobiernos vasco y español llegan a un acuerdo que evitará el recurso ante el TC de la Ley Municip… https://t.co/a0SuPlRkiw -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Irekia: [2] Los Gobiernos vasco y español llegan a un acuerdo que evitará el recurso ante el TC de la Ley Municipa… https://t.co/a0SuPlRkiw -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Ley de Adicciones, 5% Sociedades Públicas ➡ https://t.co/a0SuPlRkiw -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Ley de Adicciones, 5% Sociedades Públicas ➡ https://t.co/4piUr0WmBL -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Gob_eus: [2] Los Gobiernos vasco y español llegan a un acuerdo que evitará el recurso ante el TC de la Ley Municip… https://t.co/4piUr0WmBL -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Ley de Adicciones, 5% Sociedades Públicas ➡ https://t.co/4piUr0WmBL -
2017-01-10
Comentario de Twitter:
Acuerdo estado - euskadi de interpretación de articulado de la Ley Local de Euskadi evitando judicialización https://t.co/SK8Ax8Na1d