Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Erromara bidaia egingo du San Egidioko giza korridorearen esperientzia ezagutzeko

2017.eko urtarrilak 09

Iñigo Urkulluri elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du aste honetan bertan Erromara bidaia egingo duela, San Egidioko komunitatearekin elkartzeko. Helburu du aurrez aurre jakitea Italian ezarritako giza korridorearen esperientzia zein den. Gainera, errefuxiatuak hartzeko hautabideak aztertu nahi ditu. Lehendakariak azaldu du Italiako esperientzia Espainiako estatu osoan aplika badaiteke “aldarrikapen hori egingo duela, EAEko instituzio eta administrazioetan ere ezartzeko”. Hori adierazi du gaur Radio Euskadiko ‘Boulevard’ saioan emandako elkarrizketan.

Lehendakariak nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoak 2015 ezkero “mekanismoak prest” dituela gerratik ihes egiten duten errefuxiatuak hartzeko. Ildo horretatik, gogorarazi du Schengengo esparruko estatuen konpromisoa dagoela aurten bertan 16.000 lagun birbanatzeko. Hori ikusirik, Eusko Jaurlaritzak Italian ezarrita dagoen giza korridorearen esperientzia ezagutu nahi du. Era berean, jakin nahi du bisei buruzko araudiaren legezko aukerak zein diren, hura Euskal Autonomia Erkidegoan ere aplikatzeko. Hori izango da, hain zuzen, San Egidioko mankomunitatearekin izango duen topaketaren helburu nagusia. 

Elkarrizketan, Urkulluri galdegin diote, era berean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zion gutunaren inguruan. Gutun horretan, datorren urtarrilaren 17rako aurreikusita dagoen Lehendakarien Konferentziara ez joateko arrazoiak azaldu zizkion. Lehendakariak esan duenez, joan den abenduaren 29an erantzun zion gutunari Rajoyk, biak elkartzeko duen borondatea erakusteko. Hala ere, topaketaren eguna ez da finkatu oraindik. Urkulluk beraren eta Eusko Jaurlaritzako sailburuen “erabateko prestasuna” erakutsi du. Dena den, gogorarazi du orain artean bi gobernuen arteko harremana joan den legegintzaldiko “ildo beretik” doala. 

DSBEaren igoera KPIarekin lotzeko Eusko Jaurlaritzak egindako proposamenari dagokionez, lehendakariak gogorarazi du diru-sarrerak bermatzeko errenta eta lanbide arteko gutxieneko soldata “bestelako kontzeptuak” direla eta, horregatik, “demagogietatik” ihes egiteko eskatu du. Ildo horretatik, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak “erabateko konpromisoa” duela gizarte-laguntzekin eta laneratzeko programekin; eta, era berean, pobrezia-tasa % 20 murrizteko duen helburua berretsi egin du.

Erromara bidaia

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin https://t.co/BoDfXkE5u6 https://t.co/tpGhYOdlf8

    Iñigo Urkullu L…

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin https://t.co/Y0Rr0BDisp https://t.co/AWLp13KFzm

    Iñigo Urkullu L…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin ➡ https://t.co/nzKdLy02Y4

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin ➡ https://t.co/piIDdepEly

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin ➡ https://t.co/nzKdLy02Y4

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin ➡ https://t.co/piIDdepEly

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Iñigo Urkullu Lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin ➡ https://t.co/DVOotGHmvT

Ekitaldiko kargudunak