Eu

Beatriz Artolazabal: “Eusko Jaurlaritzak gehikuntza bat proposatuko du DSBErentzat KPI gehituko den zenbatekoan”

2017.eko urtarrilak 07
  • Eusko Jaurlaritzak datozen hiletan aurkeztuko dio Eusko Legebiltzarrari Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotutako diagnostiko espezifikoari buruzko txostena eztabaida xehatua egiteko
  • “Lanbide arteko gutxieneko soldata-LGS handitzea –salbuespenez– positiboa da eta ez du zuzeneko helarazpena DSBEra, egindako txosten juridikoen arabera”

 

Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean esan duenez, “DSBEk aurreikusitako oinarrizko premiei eusteko, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu berrietarako prestazio horien gehikuntza bat proposatuko du KPI 2016aren aldean gehituko den zenbatekoan, aurreko ekitaldian bezala, eta haren eraginek 2017ko urtarrilaren 1erako atzeraeragina izango dute”.

 

Aldi berean, datozen hiletan, Eusko Jaurlaritzak txosten bat aurkeztuko dio Eusko Legebiltzarrari Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotutako diagnostiko espezifikoari buruz, horrela haren eztabaida xehatu bat egiteko, talde politikoek araudi arautzailearen azterketari ekiteko abiapuntu gisa.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuaren ustez, “Euskadin pertsona babesgabeenentzat diru-sarrerak bermatzeko sistema bat egitea, beste herrialde aurreratu batzuen esperientzietan oinarritua eta Europako Batzordeak goretsia, oso lagungarria da Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozial eta ekonomikorako, lan-munduan ahalik eta gizarteratze handiena erraztera bideratuta baitago.  Euskal administraziotik sistema horren alde egiten dugu erantzukizunagatik eta hori gabe egongo litzatekeena baino gizarte integratu, bidezko eta egonkorrago baten premia dagoela uste dugulako”.

 

 

Aldeak

Bestetik, lanbide arteko gutxieneko soldata-LGS handitzea –salbuespenez–, hitzarmen kolektiboen arloan, Errege Dekretuak berak zehazten duenez, modu positiboan baloratzen du Eusko Jaurlaritzak, hobekuntza eta estimulu garrantzitsuak baitira hura aplikatzeko kolektiboentzat, soldaten bilakaera eta enplegua berreskuratzeko prozesua hobetuta.

 

“Araudi arautzaileari dagokionez, LGS DSBEren kontzeptu desberdina da, lan-errentei buruzkoa baita eta ez du zuzeneko helarazpena diru-sarrerak bermatzeko eredu batera. Zalantzarik gabe, pertsona lan-munduan egotea prestazioan egotea baino kokapen hobea izan behar da, edozein zalantza edo konparazio saihestuta. Horregatik, benetako laneratzea bizkortu behar da”, nabarmendu du Artolazabalek.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak lana aktibatzeko programa eta baliabide ekonomiko berriak bultzatuko ditu DSBE jasotzen dutenak lan-munduan txertatzeko, kronifikazio-egoerak ekidinda eta haiek lan-merkatuan gehitzea estimulatuta.  

 

Babesa

“Diru-sarrerak bermatzeko sistema bat ezartzea funtsezko ekimena izan da eta da Euskadirentzat, babes-sistema horrekin pobrezia-egoerak ekidin dituena, gizarteratzea ahalbidetuta eta gizarte hobea eta bidezkoagoa eraikita. Prestazio-sistema bat da, konpartimentu estankorik sortzen ez duena sistemaren pertsona onuradunen eta gizartearen gainerakoaren artean”, adierazi du Artolazabalek.

 

Enplegu sailburuak dioenez, “DSBE ez da lan-izaerako prestazio bat, haren xedea baita laneratzeko eta gizarteratzeko prozesu bateko oinarrizko premiei lotutako gastuei aurre egiteko nahikoa diru-sarrera ez duten pertsonen premiak estaltzea. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren ustez, egokiagoa da prestazio horren erosteko ahalmenari eustea eta DSBEren xedea bermatzen jarraitzea, eta haren igoerarekin gauzatzen da hori, Kontsumoko Prezioen Indize-KPIren gehikuntzan oinarrituta”.

 

“Kudeaketa-urteak baliagarri izan dira sisteman hobekuntzako eta zorroztasun eta kontrol handiagoko espazioak detektatzeko, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren analisi sakon bati ekiteko premiarekin batera gizarteratzerako perspektiba integral batetik. Helburua da DSBEren pertsona onuradunak lan-merkatuan sartzea eta babes-sistematik lehenbailehen irtetea”, zehaztu du Artolazabalek.

 

Artolazabalek gogorarazi duenez, “enplegu-politika aktiboen eskumena Eusko Jaurlaritzara transferitzeak, prestazio ekonomikorako eskubidearen kudeaketaz gain, lan-aktibazioarena ere ekarri zuen. Aldeko eta susperraldiko agertoki ekonomiko batean, lan-aktibazioak funtsezko zeregina izango du DSBEren pertsona onuradunak lan-merkatuan txertatzeko. DSBEren helburua esku-hartze integral baterantz aurrera egitea da, non laneratzeak eta gizarteratzeak indarra hartuko duten, prestazioak ahalbidetzen duen babeserako eskubidea baztertu gabe”.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gorka_Iturriaga
    2017.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “el Gobierno propondrá un incremento para la RGI en la cuantía en la que se incremente el IPC”➡ https://t.co/k18sMIZaIp

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Beatriz Artolazabal: “el Gobierno propondrá un incremento para la RGI en la cuantía en la que se incremen… https://t.co/uycSbDW11Z

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    Gob_eus: Beatriz Artolazabal: “el Gobierno propondrá un incremento para la RGI en la cuantía en la que se incremen… https://t.co/zo1Cdzywtu

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Beatriz Artolazabal: “el Gobierno propondrá un incremento para la RGI en la cuantía en la que se increment… https://t.co/uycSbDW11Z

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Beatriz Artolazabal: “el Gobierno propondrá un incremento para la RGI en la cuantía en la que se increment… https://t.co/zo1Cdzywtu

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “el Gobierno propondrá un incremento para la RGI en la cuantía en la que se incremente el IPC”➡ https://t.co/PgrtYl8ydL

Ekitaldiko kargudunak