Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “demokrazia gehiago” eskaini die terrorearekin “kateak apurtzen” dituztenei

2010.eko urriak 25

Manu Leguinechek, Imanol Ariasek, M. Luisa Lakak, Xabi Alonsok eta Javier Ormazabalek Lan Onari Saria jaso dute, egindako “lanaren eta ibilbide pertsonalaren” errekonozimendu gisa

Lehendakariak, Patxi Lopezek, Gernikako Estatutua indarrean dagoela aldarrikatu du, euskal hiritargoaren askatasunen berme gisa, gaur arratsaldean Lehendakaritzaren egoitzan antolatu den ekitaldi batean. Bertan, Manu Leguinecheri, Imanol Ariasi, M. Luisa Lakari, Xabi Alonsori eta Javier Ormazabali Lan Onari Saria izeneko errekonozimendua emateko aukera ere izan da, “lanaren eta ibilbide pertsonala” saritu nahian.Bere hitzaldian, Lehendakariak nabarmendu egin du bostok saria merezi izan dutela, beren “jokabidea, dedikazioa, konstantzia eta ekimena direla eta; era berean, hiritar guztien eta gu guztion eredu ere izan dira”. Gainera, Lopezek Estatutua definitzeko, “askatasuna defendatzeagatik sakrifizioz betetako bidea, odol arrastoez egin duguna” dela esan du. Lehendakariak erantsi du datorren urteko urriaren 25a, lehendabiziko aldiz jaieguna izango den ospakizun eguna, Euskadiren Eguna “denok egoteko” festa izan dadila espero duela, eta “bi eskuak zabal-zabalik” eskaini dizkie “terrorismoarekin kateak apurtzen dituztenei”. “Batekin legalitatea defendatuko dut; gure askatasun eta tolerantzia eredua aldarrikatuko dut; eta inork batere mugituko ez dituen gure konbikzio demokratikoen irmotasuna ere aldarrikatuko dut”, adierazi du; “beste eskuarekin demokraziaren bidea seinalatuko diet” terrorismoarekin kateak apurtzen dituztenei. “Bizikidetasunaren ate irekia eskainiko diet berdintasuna eta besteen aniztasuna errespetatzen dutenei eta terrorearen amildegiari lotzen dituzten kateak apurtzen dituztenei ”, nabarmendu du.

Bigarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak 1979ko urriaren 25a ospatu du, Gernikako Estatutuaren erreferenduma onartu zen eguna, «euskal hiritarren topaleku nagusia» delako eta «eskubide berdinak dituzten hiritar ezberdinen arteko bizikidetza hari esker» lortu delako. Lehendakariak, Patxi Lópezek, Estatutua askatasunaren eta Euskadi osatzen duten nortasun ezberdinen berme gisa indarrean dagoela aldarrikatu du. «Izan ere, ezin badugu ezberdinak izatea aukeratu, zertarako nahi dugu askatasuna?», galdera luzatu du Lópezek. Bestetik, aurten, Estatutuko eskumenen transferentziari bultzada eman izanaren «albiste onagatik» poza adierazi du. «Aipagarria da zatitu eta elkarren aurka jartzen gintuzten proposamenen aurrean, haren alde lan egin izana eta daukan esanahiari berriz ere balioa eman izana», nabarmendu du.

Euskadiren Egunaren ospakizuna Lehendakaritzaren egoitzan egin dute, bigarren urtez jarraian, Gernikako Estatutuaren erreferenduma onartu zeneko 31. urteurrena oroitzeko. Euskal gizarteko ehunka lagun bildu dira Lan Onari sariak emateko ekitaldian. Ekitaldi horren bidez, euskal hiritarren «baliorik onenak» Euskadiko mugetatik harantzago eraman dituzten bost euskal hiritarri eman dizkiete. Manu Leguinechek, Imanol Ariasek, María Luisa Lakak, Javier Ormázabalek eta Xabi Alonsok jaso dute saria.

Erakundeetako ordezkarien artean, Eusko Jaurlaritzako kideak, Presidentetzako ministro Ramón Jauregi, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Arantza Quiroga, PPko presidentea, Bilboko alkate Iñaki Azkuna eta alderdi politiko, sindikatu eta enpresetako buruak izan dira.

Lehendakariak Euskadin elkarbizitza planteatzeko bi modu daudela esan du: «Alde batetik, totalitarismo homogeneizatzailea eta, bestetik, askatasuna eta bestearekiko tolerantzia». Ildo horretan, Lópezek ziurtatu du «bide onean» gaudela, «askatasuna ari delako, azkenean, borroka hau irabazten». «Mundu osoa, abertzale erradikalak ere bai, hau amaiera dela barneratzen ari da. Amesgaiztoa bukatu dela», nabarmendu du.
Lehendakaria bereziki ezker abertzaleari zuzendu zaio «bi eskuak zabal-zabalik» dituela esan duenean: «Esku batean demokrazia eta, bestean, demokrazia gehiago».

«Bizikidetzaren ate irekia eskainiko diet berdintasuna eta besteen aniztasuna errespetatzen dituztenei eta terrorearen amildegira lotzen dituzten kateak apurtzen dituztenei», nabarmendu du.

Lan Onari

Exekutiboko eledun Idoia Mendiak anfitrioi gisa jardun duen agertoki batean, txalapartaren soinuaz lagunduta, Euskadiko hiritarren «baliorik onenak» Euskadiko mugetatik harantzago eramaten dituzten pertsonek egindako lanaren aitormena diren Lan Onari sariak banatu dituzte. Aurten, Manu Leguineche idazleari, Imanol Arias aktoreari, Xabi Alonso futbolariari, María Luisa Laka irakasleari eta Javier Ormázabal enpresaburuari egin diete aitormena. Lehendakariak adierazi duenez, «lan eta ibilbide pertsonal bati errekonozimendu kolektiboa» da. «Batez ere, guztiak eredugarriak dira, beren jokabidea, dedikazioa, konstantzia eta ekimena dela eta, baita hiritar ereduak ere», gaineratu du.

Iruzkin bat
  • 2010.eko urriak 26

    saludos señor lehendakari,solamente desearle lo mejor y animarle en estos momentos duros,por favor no se podían controlar mas las ayudas sociales,pues es un ejemplo muy malo para la sociedad,que solo alimenta el racismo entre la gente,ayudas SI pero con control,y de eso hoy por hoy ay muy poco,un saludo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Idoia Mendia